Mostrando entradas con la etiqueta 62 gure idazlanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 62 gure idazlanak. Mostrar todas las entradas

Saltoki handiak eta saltoki txikien auziaz

Beste idazki bat, hau ere altura honetarako bikaina. Irakurri eta aztertu zeintzuk errekurtso erabailtzen dituen Nereak.

Gure bizimodua aldatzen ari da eta orain dela urte batzuk dibertitzen gintuenak gaur egun aspertu egiten gaitu. Bat-batean behar berriak sortzen dira gizartean eta dagoeneko ez dugu gogoratzen nola bizi ginen beste garai batean. Hala ere, noizbehinka premiazkoa da gogoratzea, zertan ari garen eta non gauden ere ez dakigulakoan nago eta.

Argi dago usadioak aldatu egin direla azken urteetan. Ni txikia nintzenean kalean jolasten ginen, izan ere, ia ia kalean bizi ginen eta euria egiten bazuen, anoraka janzten genuen eta kalean ezin baginen egon, etxera joaten ginen geneuzkan jolasekin disfrutatzera. Gurasoek astean zehar egiten zituzten erosketak, asteburuan guztia itxita zegoelako eta ogia izoztu behar izaten genuen, asteburuan jan nahi izanez gero. Orain gogoratzean, badirudi aurrehistoriari buruz hitz egiten ari naizela, baina guztiok bizi izan dugu egoera hori eta ez ginen gaur egun baino zoritxarrekoagoa, izan ere, hitz egiten dudan jende askok oso zoriontsua zela aipatzen du.

Urteak pasatu ahala, moda berriak sortzen dira eta desberdin bizi gara. Orain ikus dezakegu nola jartzen duten gero eta merkatal zentru gehiago gure herrietan, eta hazkunde honi oso ondo deritzogu. Jende anitzek asteburuetan horiek bezalako guneetara joatea erabakitzen du; berdin dio euria ari duen ala ez, edonola ere arratsaldea pasatzen dute-eta Max Centerren edo Mega Parkean. Hori dela eta, kaleetan geneuzkan denda txikiak desagertzen ari dira pixkanaka-pixkanaka.

Dena den, hainbat arrazoi daude egoera hau sor dadin, kontsumoaren garaian bizi izateaz gain, lan mundua ere asko aldatu da eta Barakaldo herri industriala izanda, zerbitzuen herri bihurtu da. Industrializazioa desagertu zenetik, lantegi guztiak bota zituzten gune handi asko utzita. Leku hauei guztiei irteera eman behar zitzaien eta lantegiak zeuden lekuetan saltoki handiak eraikitzea erabaki zuten. Azkenean, zenbat eta hauek bezalako gune gehiago jarri, orduan eta abantaila gehiago egongo zirela pentsatuko zuten, kontsumo handiago egoteagatik ez ezik, sortuko ziren lan postu berriengatik ere jarraitu zuten proiektuarekin.

Nahiz eta abantailak egon, ezin diogu pentsatzeari utzi gurea dena galtzen ari dela, gero eta denda txiki gutxiago geratzen zaigu, betiko frutadenda, haragidenda edo arropa denda ixten ari direlako eta Eusko Jaurlaritzak egindako iragarkiak esaten zuen bezala, herriak edo hiriak dendarik gabe, hilda daude. Herri batean giroa ematen duena da dendak irekita ikustea.

Bestalde, errua ez dakit norena den, gurea, saltoki handietako jabeena edo gure agintariena, baina gu igandeetan erostera joateko prest egongo ez bagina, haiei ez litzaieke egun hauetan dendak irekitzea bururatuko. Neure buruari galdetzen diot hain beharrezkoa den ordutegi berriak egitea, erosoegiak izateak bizitzarik gabeko pertsona bihurtuko gaituelako. Orokorrean, bizitzan bestearen lekuan jarriko bagina, zenbat gauza aldatuko liratekeen!!


Nerea Caballero

Emakumeen aurrerapenak

Gaur egun pil-pilean dago emakumeak aurrerapen handia egin duela, behintzat atzera begiratuz gero, baina egia esan, atzera begiratzen badugu, duela ehun urte kasu, oraingo emakumearen egoera, orokorrean, lehengoarena baino hobea da.

Historia egin dezagun. Pasa den mendearen hasieran, Espainian, emakumeek ezin zuten hainbat gauza egin , hala nola: etxetik at lan egin. Horrela, esaterako, emakume bat alargun geratzen bazen eta ezin bazuen dirurik lortu bere etxera mantentzeko, ondo ikusita zegoen, baina lan merkatura sartzen bazen nahi zuelako oso kritikatua zen , (ausartzen zena). Ezin zuten ondasunik eduki edo erosi bere aita edo senarra egon ezean, haien sinadurek ez baitzuten ezertarako balio. Ezin ziren tabernan sartu senarra edo ahaide barik eta hitz hauek idazten ditudan hau gehien harritzen nauena, ezin zuten bozkatu (behinik behin mendearen lehenengo hauteskundeetan, gero hauteskunde-legea zeharo aldatu zen, zorionez.)

Gure herrian gertatu zena eta gertatzen dena azaldu aurretik aipatu behar da 1909ko martxoaren 25ean Estatu Batuetan zer gertatu zen, gertaera horrek eragin handia izan bait gaur egun euskal Emakumeak gozatzen, jasaten edo pairatzen duen horretan. Estatu Batuetan aldarrikapen gisa berrehun emakume inguru bildu eta giltzapetu ziren. Haiek nahi zutena lanaldia mugatzea eta soldata igotzea zen. Ugazabek agintarien laguntzaz, sua eman zioten lantegiari, eta bertan 140 emakume hil ziren. Ordutik hona martxoaren 8 guztietan ospatzen da emakumeen eguna,nahiz eta jazoera 25ean gertatu zen.

Estatu Batuetan gertatutakoaren eraginez,mendearen hasieran Madrilen hiru emakumeren bozketaren aldeko elkarte sortu ziren.Hiru elkartetik bat geratu zen ordezkagarrien,Clara Campoamor izeneko elkarte nagusia hain zuzen ere. Besteak beste elkarte honen eraginaren ondorioz 1931 urtean, bigarren errepublikan, Diputatuen Kongresuak emakumeek bozkatu zezaketela aldarrikatu zuen.

Denbora pasa ahala, batez ere demokrazia agertuz geroztik, bai kulturagatik, bai hedabideengatik, bai emakume askok goi mailako ikasketak izateagatik, gero eta emakume gehiago aurki zitekeen lan merkatuan, batez ere 70ko hamarkadatik hona. Hasieran ezin zuten lanpostu onik lortu lan merkatua oso mugatuta zegoen (nahiz eta Eusko Legebiltzarrean eta Madrilgo Kongresuan egindako legeek merkatuan sartzen lagundu nahi zioten)

Edonola dela ere, nahiz eta gizarterako emakumea lan merkatura sartzea aurrerapen handia den, idazlearen ustez, honek baditu erantsitako arazoak, etxeko antolaketa, bikotearen arteko konponketa, familiaren arazoak, besteak beste. Arazo hauek bai emakumeak bai gizonak jasan beharko lituzkete familiako, bikoteko eta gizarteko antolaketa baino ez direlako , hala ere, emakumeak berak atera behar izaten ditu aurrera askotan. Denontzat jakina da emakumeekin batera egon behar dugula denok, laguntzeaz gain , lanpostuak sexu bereizketaren arabera murriztu behar direla. Zeren denok edozein lana egiteko gai garen... ala ez? hor dago kozka.

FERNANDO 3. mailako ikaslea

Etsita baina goiari eusteko prest.

Hitz hauek guztiak idaztearekin batera zorabiatu egiten naiz ez dakidalako oso ongi zertaz ari naizen. Zer esanik ez linguistikaz edo semantikaz ari bagara. Are gehiago, argi daukadan gauza bakarra da zuk (irakasleak, alegia) klasean esandakoa: koherentzia testu osoari dagokio eta kohesioa parrafo bati. Hortik aurrera, barruan daukadan sentsasioa nahiko deserosoa da. Gainera, onartu behar dut ez naizela kapaz hiru lerro segidan idazteko. Horretarako, iazko idazlanaren bat besterik ez duzu ikusi behar konturatzeko egiten ditudan akatsak oso larriak direla, mota guztietakoak.

Honen harira, idazteko orduan beti pentsatu izan dut koherentziari eusteko hobe duzula bizitza gehiegi ez konplikatzea, hau da, euskara txukun-txukun erabiltzen saiatzea nire ezagutzak kontuan hartuta. Aldi berean, idazkiak errazegi egiteko arriskua ere badago. Horretaz seguru nago askotan gertatu zaidala. Orduan, non daude bilatu beharreko mugak?

Denok dakigunez, loturak eta juntagailuak oso inportanteak dira. Hala eta guztiz ere, haien arteko ezberdintasunak batzuetan oso txikiak izanez gero, egoera bakoitzak bere hitz eta esaldi egokienak behar ditu, une orotan arreta handiz ibiltzeko beharra dago. Honen ondorioz, den-dena molde batean sartuta dagoela ematen du, baina ez dut uste horrela izango denik. Bestela, non dago idazlearen askatasuna? Ba al dago lekurik inspiraziorako? Jakina, nola ez ba! Suposatzen dut, gauza guztietan gertatzen den bezala, kontua da oreka bilatzea, beti ere irakurlea kontuan hartuta askotan idazten dudana nik bakarrik ulertzen baitut.

Bestalde, hainbeste akats eginez gero, pentsatzen nuen ezinbestekoa zela arrazoiak ematea ia esaldi guztietan, hau da, zergatiak azalduz logikaren kontra ez joateko. Hain erreza izango balitz, denok primeran idatziko genuke. Zoritxarrez, errealitatea guztiz desberdina delakoan nago, makina bat xehetasun kontuan hartu behar dira. Halaber, beldur diot hanka sartzeari eta erdarakadak erabiltzeari.

Akatsak akats, nire uste apalean, arazoen sustraia eskemak egiteko prozesuan bilatu behar dut. Alde batetik, aitortu behar dut ez dakidala eskemak egiten. Aipatutako gabezia batez ere iazko mintzamenetan jasan behar izan nuen denbora gutxi zegoelako eskema edo antzeko zerbait egiteko. Beste aldetik, konturatzen naiz juntagailuen erabilpen onak gehienetan lagundu ahal digu, batez ere logikaren aldetik horrela idazlearen eta irakurlearen dagoen distantzia motzagoa izango baita.

Beldurgarria da ikustea oraindik zenbat pauso eman behar ditudan, gainditu beharreko mugak urrunegi omen daude. Dena dela, borrokalari amorratua naizenez, espero dut hobeto egitea, baina ez mantsoegi.

Juantxu 3. Mailako ikaslea.

Gizonak eta emakumeak

Beste idazki bat. Zuek idatzitako bat, alegia. Irakur ezazue, gauza politak ditu eta.

GIZONAK ETA EMAKUMEAK

Askotan hitz egiten dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruz, benetan berdinak garen pentsatzen gelditu gabe. Berdintasuna eta eskubideak nahasten ditugulakoan nago eta hori dela eta, arazoak datozkigu. Argi dago gizonak eta emakumeok erabat desberdinak garela, baina horrek ez du esan nahi eskubideetan desberdinak izan beharko dugunik.

Gizonak eta emakumeak desberdinak gara arrazoi mordorengatik eta argudio fisikoak ez ezik, psikologikoak ere kontuan hartu behar ditugu. Argi dago genetikak bakoitzari eman dizkiola ezaugarri desberdinak eta hori dela eta, esate baterako, orokorrean gizonak emakumeok baino indartsuagoak dira eta emakumeok gizonak baino trebeagoak gara. Bestalde, gizonak eta emakumeok desberdin jokatzen dugu hainbat egoeratan, pentsaera desberdina dugulako. Hala ere, horregatik ez dago hobea denik, desberdina baino ez, eta hori nabaritzen da bikotea edukitzean edo lan egitean emakumeak eta gizonak elkarrekin daudenean. Dena den guztiok elkarren ondoan bizi behar dugu eta ahalik eta hoberen konpontzen saiatu behar dugu.

Beste kontu bat da eskubideei buruz berba egiten dugunean, orduan bai berdinak izan behar dugulakoan nago. Lehen aipatu dudan bezala, badaude berdintasuna eta eskubideak okertzen dituztenak eta desberdinak izateagatik eskubide desberdinak ere eduki behar ditugula esaten dutenak. Urteetan zehar pertsona askok ideia horiek buruan izanda, eskubiderik gabe utzi dituzte emakumeak eta emakumeek asko borrokatu behar izan dute eskubide berberak lortzearren. Hala ere, oraindik joera desberdinak ikus daitezke eta hobetu behar diren jarrera asko.

Lanean, alde batetik, goiko lan postuak gizonei ematen jarraitzen dute. Gaitasunak kontuan hartu gabe eta gizonak izateagatik baino ez dizkiete lan postu garrantzitsuak ematen. Beste alde batetik, soldatak momentuz ez dira parekatu eta emakumeen soldata gizonena baino baxuago da nahiz eta lan bera egin.

Etxeetan ere asko nabaritzen da eskubide eza. Gizonek emakumeek baino askoz gutxiago egiten dute, bai garbiketan bai seme-alaben heziketan, bai gaixoen zainketan, baina urte asko izan dira matxismoaren menpean eta zaila izango da usadioak aldatzea. Gizonek badaukate buruan etxean emakumeoi laguntzen digutela eta ez dira konturatzen haien lana ere badela.

Baina etxetik ateratzen garenean gauzak ez dira hobetzen. Emakumeak egiten duena gizonak egiten duena baino txarrago iruditzen zaigu, egoera bera izanagatik. Hala nola, mozkortuta dagoen neska edo makinetan jokatzen dagoen emakumea ikustean , normalean, ez omen dugu mozkortuta edo makienean ari dena gizona izango balitz erreakzionatzen. Ez dut ulertzen zergatik, edonola delarik ere, irudia penagarria delako eta makinetan jokoan dagoen diru kopurua berdina delako.

Desberdinak garela eta desberdin jokatzen dugula argi dago, baina desberdintasun horrek lagundu behar gaitu gure arteko aberastasun handiagoa lortzen. Hala ere, ez bitza inork desberdintasun horiek erabil, gizonek emakumeek baino gehiago eduki behar dutela defendatzeko. Azken finean guztiok lelo bera eduki beharko genuke: Desberdintasunean badago edertasuna baina eskubiderik gabe ez dago ez edertasunik ez orekarik.

Nerea Caballero

Eutanasia

Zorionak ikasleak. Hasi zarete idazten eta gure blogean zuen produzioak jartzen. Hemen duzue zuetako batek (Laurak hain zuzen ere) blogean eskegi nahi izan duena. Irakur ezazue, eta aztertu, berak erabiltzen dituen hainbat adierazteko erak oso onak baitira. Gogoratu, "denok dugu elkarrengandik zer ikasi".

Animo jarraitu bidaltzen zuen idazkiak (edo bestelakoak) eta guk zuen esku jarriko ditugu.


EUTANASIA

Pasa den astean, Donostiako Zinemaldia ospatzearekin batera, “Oscar” lehiaketan parte hartuko duen filma aukeratu zen. Akademiak hautatutako filmak gogorarazi zidan Amenabarren azken lana. (“Itsasoan Barne”, hain zuzen). Filma hori bere garaian oso ospetsua eta polemikoa izan zen, eutanasia egin zeneko lehengo kasua –ezaguna dena, behintzat- agertzen zelako, baina beste ikuspuntu batetik, hau da, legez kanpo ikusita, arazoa pairatzen dutenaren aldean, alegia.

Gure herrian eutanasia zilegia ez dela gauza ezaguna da, baina auziak mamia dauka, adibidez ez delako hain erraza ezberdintzea nondik hasten den eutanasia, eta non bukatzen den heriotza naturala edo suizidioren muga.

Aldekoentzat, eutanasia hitzak “duintasunez hiltzeko eskubidea” adierazten du, eta haien esanetan, gizaki guztiok eskubide hori erabiltzeko aukera eduki behar izango genuke. Izan ere, eutanasiaren beharra nabaritzen dutenek (bai pairatzen dutenek, edo haien senideek) “Duintasunez hiltzeko eskubidea” elkartea sortu zuten, eutanasia legalizatzeko asmoz. Elkarte honetan parte hartzen dutenen iritzia da bakoitzak bere bizitzaren jabea dela eta bakoitzak erabaki behar duela noiz bukatu behar den; horregatik zilegi deritzote gaixo batek –ezindu batek, noski, bestela, ez du eutanasia behar izango, suizidioa baino ez - bere buruarekin beste egitera laguntzeari. Gauzak horrela ikusita, ez dute hartzen delitutzat, are gehiago, errukitzat hartzen dute, gaixoen oinazearekin bukatzen baimentzen dutelako.

Beste aldean, kontrako jarrera aurkituko dugu, eta hemen sartzen dira eutanasia hilketa bat dela pentsatzen dutenak. Normalean jarrera honek lotura handia dauka elizarekin, fedearekin eta Jainkoaren boterearekin. Horregatik, delitua izateaz gain, pekatua dela onartzen dute. Jarrera hau defendatzen dutenek diote bizitza sakratua dela eta bakarrik Jainkoak erabaki dezakeela noiz bukatu behar duen pentsamendua konpartitzen dute.

Lehen komentatu dugun bezala, gure Estatuan eutanasia ez da zilegia, hau da, ilegala da hilketatzat hartzen delako. Baina gero, errealitatean, gauza guztiarekin gertatzen den bezala, legea apurtzeko mila trikimailu bilatu ahal dira, eta hemen medikuntzan laguntza ezin hobea aurki dezakegu: morfina edo beste drogen gaindosia, edo arnasa hartzeko aparailua deskonektatzea dira oso metodo ohikoak oinaze jasanezina pairatzen dutenen bizitza ez luzatzeko.

Azken finean hori da hiltzen laguntzea. Kontua da, duintasunez hiltzera lagundu, edo erahiltzen dute? Nire ustez, muga nahiko estua denez, galdera horri erantzuteko pairatzen duenaren lekuan egon behar izango ginateke.


Laura