Mostrando entradas con la etiqueta 61 idazteko estiloak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 61 idazteko estiloak. Mostrar todas las entradas

Estilo kontutxo batzuk

Ez da kominigarria galdegairen ezkerrean elementu asko metatzea
Autore honen ustez, azterketa bakar batekin, ondorio orokorrak ateratzea ezinezkoa da
Autore honen ustez ezinezkoa da azterketa bakar batekin ondorio orokorrak ateratzea

Nire ustez, txiki-txikitatik haurrak telebista ikusteko hezi behar ditugu
Nire ustez, txiki- txikitatik hezi behar ditugu haurrak telebista ikusteko

Aditza beti bukareran?. Aditza aurreratzeko gomendioa.

SOA ordena markatugabea zurruntasunez aplikatu izanak, triskantza ederrak eragin ditu gaurko prosa estandarrean.

Kontuan hartu behar den beste alderdi bat emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa da
Kontuan hartu behar den beste alderdi bat da emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela
Subjetuaren eta aditzaren arteko urruntasuna: subjektua atzeratzeko aurkera.

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute.
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasaunerako arriskugarria izan daitekeela.

Galdegai izateko joera duten osagaiakAditzaren ezkerraldean agertzeko joera dute elementu hauek:
1. -ago / -egi mailakatzaileak: hobeto, arinegi, azkarrago, gehiago....
2. Moduzko adberbioak: argi, garbi, nekez, erraz....
3. Predikatu osagarriak: alkate izendatu, ordezkari izendatu
4. Denborazko adberbio batzuk: beti, betidanik, berehala, laster..
5. Zenbait aditz esapide: aski da, goiz da, nahikoa da, egia da, bista da, gauza jakina da, denok dakigu, litekeena da, baliteke

Perpaus osagarri jakin batzuen ordena: garbi dago.....-la (-na)
Hasieran joan behar dute

Ezeztapena: urruntasun arazoak eta ogitarteko luzeak
Horrekin ez dugu salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik esan nahi.Honekin ez dugu esan nahi salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik

Erlatibo hautsiak:
Begien bistan dagoena da + galdegaia
Gertatzen dena da+ galdegaia
Egin behar duguna da+ galdegiaGauza jakina da + galdegaia
Kontua da + galdegaia

Esaldiak trinkotzeko joera
Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen problematikaren konponketarako irtenbideen zehaztapena eta hauen ezarpen soziala eskatu dituzte hainbat taldek.
Hainbat taldek irtenbideak zehaztu nahi dituzte tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen arazoa konpontzeko , eta baita sozialki ezarri ere.

Nolako ikas-estiloa halako idaz-estiloa

Nahi izango bagenu ere ez dago idazteko prozesu zuzen bakarra.
Nork bere estrategiak garatu behar ditu, gaitasun, nortasun eta jarrera multzoen arabera. Jensenek eta Ditiberiok, adibidez, zenbait aldagai topatu dituzte. Barnerakoia eta sentitzeko jarrera baduzu, agian nahiago izango dituzu eskemak , zerrendak eta orden bati jarraitu. Jendeartekoa bazara, agian, idazketa librea izango duzu gogokoen eta bat-bateko idazketarekin eroso sentituko zara.Ez dago errezeta bakarra, eta teknika guztiak ez dira denontzat erabilgarriak. Bakoitzak ikasi beharko duzue gaitasunaren arabera idazteko estiloa topatzen, hala nola, jasango dituzuen blokeoak gainditzen, eta eragingarrienak diren tekniketan sakontzen eta berauek egokitzen .

Aktiboak

Buru-belarri eta aurreiritzirik gabe murgiltzen dira esperientzia berrietan. Pentsamolde zabalekoak dira, eszeptizismorik gabeak, eta grinaz beterik aurre egiten diete zeregin berriei. Jarduera batek erakargarritasuna galdu orduko, besta bat bilatzen dute. Erronka berrien aurrean hazi egiten dira, eta epe luzerako zereginetan aspertu. Gustuko dute taldea.

Klasean
Sortzailea, ausarta, protagonista, liderra, boluntarioa, hiztuna, dibertigarria, jaki-minez betetakoa.
Ikas-estilo aktiboa izatea eragozten dituen barne joerak
  • akatsak egiteari beldurra
  • barregarri gelditzeko beldurra
  • egoera ezezagunen aurrean estutasuna
  • norberaren buruarengan konfiantzarik eza
  • aurrez gauzak oso zorrotz pentsatzen


Ikas-estilo aktiboa lantzeko iradokizunak

  • astean behin, gutxienez, aurretik egin ez den hizkuntz jarduera bat egin
  • boluntario izaten saiatu hizkuntz eskolako jardueretan nahiz kanpoan

Teorikoak

Teorikoek teoria logiko eta konplexuetan txertatzen dituzte beren behaketak. Arazoak eta etapa logikoetan egituratzen dituzte, modu bertikal eta sailkatuan. Perfekzioaren zaleak dira. Gustuko dituzte analisia eta sintesia. Logikoa den oro ona da. Sakontasuna behar dute. Arrazionaltasuna eta objetibotasuna bilatzen dute, subjetibotasunetik eta zehaztasun ezetik urrunduz.

Klasean.

Diziplinatua, antolatua, txukuna, perfekziozalea, eruduak bilatzen ditu, pentsalaria, sistematikoa, kritikoa

Ikas -estilo teorikoa eragozten dituen barne joerak

  • lehenengo inpresioetan fidatzea
  • intuizioa eta subjetibotasuna nahiago izatea
  • jarduera antolatuen aurrean eroso egotea
  • arriskua eta bat-batekotasuna nahiago izatea

Ikas-estilo teorikoa lantzeko iradokizunak

  • Entzun eta irakurritakoaren lapurpenak egitea
  • Entzun eta irakurritako tesutan dauden kontraesanak antzeman
  • Gertaera baten zergatiak asmatzen saiatu, baita horretarako galdera egokiak pentsatu ere
  • Eginbeharrak antolatu: helburuak, denbora etab

Hurrengo batean, gainerako ikas-estiloekin segituko dugu. Gero arte!

iturria: Interneteko apunte batzuk eta "Euskara eta ikas-estiloak", Iñaki Pikabearen liburua.

Zeintzuk dira nire idazteko ohiturak?

Erantzun baino lehen instrukzioei jarraitu. Markatu zure idazteko jarrera adierazten duen baieztapena. Zehatza ez bada idatzi nahi duzun ñabardura. Zenbatu erantzunak eta irakurri jardueraren amaieran ematen dizugun balorapena.

1. Ereduak bilatzen ditut

a) Idazten hasi baino lehen, beti bilatzen edo irakurtzen ditut idazteko asmoa dudanaren moduko testuak
b) Ezagutzen ez dudan testu bat idatzi behar badut orduantxe bilatzen ditut ereduak
c) Ez dut inoiz eredu gisa erabilgarria izan dakidakeen testurik bilatzen edo irakurtzen

2. Nire irakurleengan pentsatzen dut

a. Idazten dudan bitartean beti ditut gogoan testua irakurriko dituzten pertsonak.
b. Bakarrik hartzen ditut kontuan irakurleak idazten hasi baino lehen
c. Gehiago hartzen ditut kontuan komunikatu nahi ditudan ideiak irakurleak baino


3. Ideiak bilatzen ditut hasieran

a. Bururatu ahala apuntatzen ditut
b. Ideiak apuntatzen ditut neura erara idatzita eta neure buruarentzat, baina gero moldatzen ditut nire irakurleek ondo uler dezaten testua, hau da, euren hitzak litezkeenak bilatzen ditut
c. Ideiak idaztean irakurleek ulertzeko moduan moldatzen ditut, euren hitzak eta espresioak litezkeenen bidez

4.- Zirriborroak egiten ditut


a. Ez du zirriborrorik egiten, zuzen idazten dut eta gero korrektore likidoen bidez zuzentzen dut
b. Zirriborro bakarra egiten dut eta garbira pasatu baino lehenago zuzentzen dut
c. Testuaren zailtasunaren arabera hainbat zirriborro egiten ditut eta zirriborro hauek hainbat aldiz zuzentzen ditut

5.- Planak eta eskemak egiten ditut eta gero aldatzen ditut

a. Ez dut inoiz eskemarik edo testu-planik egiten, ideia mental bakarra abiapuntu hasten naiz idazten.
b. Hasierako eskema bat egiten dut baina idazten dudan bitartean aldatzen dut.
c. Askotan testu-plan eta eskema hainbat egiten ditut, baina idatzi ahala ideia gehiago bururatzen zaizkit eta askotan aldatzen ditut.

6. Idazten dudan bitartean idatzitakoa irakurtzen dut.
a. Idazten dudan bitartean eten asko egiten ditut, idatzitako testu zatiak behin eta berriz irakurtzeko
b. Behin edo birritan irakurtzeko etenen bat egiten dut, baina bakarrik zati jakinetan
c. Idazten dudan bitartean ez dut etenik egiten eta gutxitan irakurtzen dut idatzitakoa bukatu baino

7 .- Edukia eta idaz-tankera berrikusten ditut

a. Batez ere, hitzak eta perpausak berrikusten ditut: tankera, gramatika, ortografia, puntuazioa
b. Batez ere edukia berrikusten dut, perpaus, lerroalde eta zati zabaletan,: ideien egituraketa ere eta zentzu orokorra
c. Edukia zein idaz-tankera berrikusten ditut

8.-Ideia bat idazten dudanean

a. Era askotara berridazten dut ideia bat, hitzak aldatzen ditut, ikuspuntua, doinua eta abar
b. Batzuetan esaldi baten lehenengo bertsioa gustatzen ez bazait berriro idazten dut
c.Ia inoiz ez dut ideia baten lehenengo bertsioa aldatzen eta egiten badut akatsen bat zuzentzeko egiten dut

9. Zirkustantzia hainbatetan idazten dut

a. Idaz prosezuan zehar prozedura berdina segitzen dut: ideiak sortu eta antolatu, idatzi eta berriskusi
b. Ez ditut beti urrats berdinak segitzen, baina lan prozedura berdina erabiltzen dut beti
c. Nolako egoeran nagoen idazten dudanean horrela idazten dut

10.Manualak begiratzen ditut

a. Inoiz ez dut hiztegirik edo gramtika libururik erabiltzen, ezta zuzentzaile informatikorik ere
b. Askotan kontsultatu behar izaten ditut
c.Bakarrik idazti zailetan

Puntuazioa

1.3 galderak: a.4 b.6 c.2
2,6,8 galderak: a.6 b.4 c.2
4,5,7,9 galderak: a.2 b.4 c.6
10 galdera: a.2 b.6 c.4

Testaren ondorioak
Gehienezko puntuazioa 60 da , idazle aritu bati dagokiona eta gutxienekoa 20 , oso aritua ez denari dagokiona. Idazle arituek lan prozesu konplexua garatzen dute. Honela bada, irakurleak hartzen ditu kontuan eta aztertzen ditu, testu planifikatzen du, ideiak bilatzen ditu, zirriborroak egiten ditu eta berrikusten ditu. Honela, idazleak, testu koherente, argiak eta zuzenak egiten ditu, irakurleak ondo ulertzen dituenak.

Oso arituak ez direnek ordea, askoz ere modu sinpleagoan idazten du, gogoetak idazten ditu bururatu ahala, zuzendu barik, planifikatu barik, aritua ez den idazleak zera uste du: idaztea bat-bateko ekintza dela, hitz egitea bezala eta ez duela elaboraziorik behar. Horregatik euren idaztietan arazo asko agertzen dira; inkoherentziak, hizkuntzaren aldetik ez dira oso zuzenak, anbiguitate asko agertzen dira …..

testuaren iturria: "Construir la escritura"; Cassanyren liburua.

Nolakoa naiz idazten dudanean?

Testuaren propietateak inportanteak dira, baina baita gure idazteko ohiturak ere. Begiratu ondorengo adibideak eta pentsatu noren moduko zaren zu.

Estebe

Esteperi itzel gustatzen zaio irakurtzea eta idaztea, egunero irakurtzen du egunkaria, aldizkariak begiratzen ditu, liburutegiko liburu batzuk batera ari da irakurtzen. Prentsaren bidez, argitaratu dituzten liburu berriak eta sari literarioen berri lortzen du. Idazlen on bat izan nahiko luke eta horregatik denbora luze ematen du idazten, bere egunkari ezkutua dauka, lagunentzako gutunak, bidaien gaineko oroitzapenak, oharrak eta abar. Idazten duenean buru belarri ekiten dio testuari, eta jario itzelaz idazten du, erraztasunez , zirriborrorik egin gabe, eta ez du denborarik hartzen berriro irakurtzeko idatzitakoa. Idatzi eta gero bai, apur bat erreposatzen uzten du idatzitakoa eta denboralditxo baten ondoren, ia gogoratzen ez duenean, berriro irakurtzen du . Bere ustez: inspirazioa datorrenean ez dago itxaroterik, ez dago gelditzerik, arteak ez du itxaroten!!! Bere lagunek ez dute oso ondo pasatzen berak idatzitakoekin, baina bera pozarren dago!!!

Sofia

Sofia oso konforme gelditzen da idazten duenarekin, bere irakurleek erraz ulertzen diote eta gainera berak badaki gai dela ideia korapilatsuak modu argian idazteko . Txikitatik idazteko zaletasuna dauka eta aisialdiaren tarte luzeak eskeintzen dizkio idazketari. Gutunak idatzi eta irakurrri, egunkari ezkutuan idatzi, ordenagailuan idatzi... Jolas dauka idaztea... panpin edo tren batekin jolasten zenean bezala , ipuin bateko hitzak deszifratuz edo berri bat asmatuz. Lagunek ta irakasleek akats gramatikal gutxi topatzen dizkiote, baina honek ez du esan nahi zalantzarik ez duenik , ez, baina ohituta dago lan egiten eta ez dauka nagirik gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeko. Gainera mania bat dauka, testu bakoitzeko zirrriborro asko egiten ditu eta behin eta berriz irakurtzen du idatzitakoa badaezpada lerratu zaion akatsen bat .

Estanislao

Estanislaori lanak ematen dizkio idazteak. Ortogragia akats asko egiten ditu, anbioguotasun asko eskapatzen zaizko, bukatu gabeko esaldiak edo itxuragabeak, eta esangura pertsonalez betetako hitz asko jartzen ditu. Irakurleek arazo asko dituzte testuak ulertzeko eta askotan txarto interpretatzen dituzte edo zati batzuk irakurri gabe uzten dituzte. Batzuetan esaten du erraz eta zuzen idatzi nahiko lukeela , eta gramatika libururen bat erosi ere egin du. Baina egia esan, idatzitakoak zeharo aspertzen eta nekatzen du; nahiago du telebista ikusi edo lagunekin hitz egin. Derrigorrezkoa dena baino ez du irakurtzen: testu liburuak, gutunen bat, udaletik heltzen zaion oharren bat eta abar. Idazteak nagi handia ematen dio, hau asperdura! Ez dauka inoiz gutun bat erantzuteko astirik edo historia lanak egiteko. Azken mementorako uzten du dena eta gero, hestu ta larri ibiltzen da, atoan bururatzen zaion guztia apuntatzen du, hausnartu eta birpasatu gabe, laster bukatzeko asmoz eta bere gustuko den beste gauza bati ekiteko gogoa duelako.

Estefanía

Estefania oso zorrotza da eta denbora luze ematen du idazten. Idazten duenean , luze edo laburra izanda ere, zirriborro bat edo gehiago egiten ditu, ideiak azaltzeko erarik dotoreena eta argiena bilatzeko. Testuaren aurkezpenaz ere arduratzen da: argia eta garbia izan dadin testua, akats tipografikorik gabekoa, ulerterraza. Ez dio inporta gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeak zalantzak dituenean, bere ustez, hau da bide on- ona hitz berriak ikasteko eta gainera komeni zaiola uste du zalantza gehiegi ditu eta. Bere irakurleek akats asko topatzen dituzte bere testuetan, eta ez bakarrik ortografia akatsak eta erderakadak… egitura arraroak, anbiguoak direnak eta lagunarteko adierazmolde asko ere bai. Gurasoek eta nebarrebek bezala oso gutxi irakurtzen du, ez zaio gustatzen eta .

iturria: Cassanyren liburua, "Construir la escritura".