Eutanasia

Zorionak ikasleak. Hasi zarete idazten eta gure blogean zuen produzioak jartzen. Hemen duzue zuetako batek (Laurak hain zuzen ere) blogean eskegi nahi izan duena. Irakur ezazue, eta aztertu, berak erabiltzen dituen hainbat adierazteko erak oso onak baitira. Gogoratu, "denok dugu elkarrengandik zer ikasi".

Animo jarraitu bidaltzen zuen idazkiak (edo bestelakoak) eta guk zuen esku jarriko ditugu.


EUTANASIA

Pasa den astean, Donostiako Zinemaldia ospatzearekin batera, “Oscar” lehiaketan parte hartuko duen filma aukeratu zen. Akademiak hautatutako filmak gogorarazi zidan Amenabarren azken lana. (“Itsasoan Barne”, hain zuzen). Filma hori bere garaian oso ospetsua eta polemikoa izan zen, eutanasia egin zeneko lehengo kasua –ezaguna dena, behintzat- agertzen zelako, baina beste ikuspuntu batetik, hau da, legez kanpo ikusita, arazoa pairatzen dutenaren aldean, alegia.

Gure herrian eutanasia zilegia ez dela gauza ezaguna da, baina auziak mamia dauka, adibidez ez delako hain erraza ezberdintzea nondik hasten den eutanasia, eta non bukatzen den heriotza naturala edo suizidioren muga.

Aldekoentzat, eutanasia hitzak “duintasunez hiltzeko eskubidea” adierazten du, eta haien esanetan, gizaki guztiok eskubide hori erabiltzeko aukera eduki behar izango genuke. Izan ere, eutanasiaren beharra nabaritzen dutenek (bai pairatzen dutenek, edo haien senideek) “Duintasunez hiltzeko eskubidea” elkartea sortu zuten, eutanasia legalizatzeko asmoz. Elkarte honetan parte hartzen dutenen iritzia da bakoitzak bere bizitzaren jabea dela eta bakoitzak erabaki behar duela noiz bukatu behar den; horregatik zilegi deritzote gaixo batek –ezindu batek, noski, bestela, ez du eutanasia behar izango, suizidioa baino ez - bere buruarekin beste egitera laguntzeari. Gauzak horrela ikusita, ez dute hartzen delitutzat, are gehiago, errukitzat hartzen dute, gaixoen oinazearekin bukatzen baimentzen dutelako.

Beste aldean, kontrako jarrera aurkituko dugu, eta hemen sartzen dira eutanasia hilketa bat dela pentsatzen dutenak. Normalean jarrera honek lotura handia dauka elizarekin, fedearekin eta Jainkoaren boterearekin. Horregatik, delitua izateaz gain, pekatua dela onartzen dute. Jarrera hau defendatzen dutenek diote bizitza sakratua dela eta bakarrik Jainkoak erabaki dezakeela noiz bukatu behar duen pentsamendua konpartitzen dute.

Lehen komentatu dugun bezala, gure Estatuan eutanasia ez da zilegia, hau da, ilegala da hilketatzat hartzen delako. Baina gero, errealitatean, gauza guztiarekin gertatzen den bezala, legea apurtzeko mila trikimailu bilatu ahal dira, eta hemen medikuntzan laguntza ezin hobea aurki dezakegu: morfina edo beste drogen gaindosia, edo arnasa hartzeko aparailua deskonektatzea dira oso metodo ohikoak oinaze jasanezina pairatzen dutenen bizitza ez luzatzeko.

Azken finean hori da hiltzen laguntzea. Kontua da, duintasunez hiltzera lagundu, edo erahiltzen dute? Nire ustez, muga nahiko estua denez, galdera horri erantzuteko pairatzen duenaren lekuan egon behar izango ginateke.


Laura

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Izugarrizko testua sortu duzu.Irakurri ondoren galdetu behar dugu koherentziako testua ote den ala ez?
Dena den ulergarria da , beraz,uste dut baietz ¡¡

Animo Laura oso ondo egin duzu¡¡

fernando.

irakasleak dijo...

Nire ustez ere testu bikaina. Ez dut inolako dudarik koherentea dela. Laurak adierazi nahi duena arazorik gabe ulertzen da. Denok horrela idatziko bagenu.

Anónimo dijo...

Bat nator guztiokin, aurrera Laura.