Etsita baina goiari eusteko prest.

Hitz hauek guztiak idaztearekin batera zorabiatu egiten naiz ez dakidalako oso ongi zertaz ari naizen. Zer esanik ez linguistikaz edo semantikaz ari bagara. Are gehiago, argi daukadan gauza bakarra da zuk (irakasleak, alegia) klasean esandakoa: koherentzia testu osoari dagokio eta kohesioa parrafo bati. Hortik aurrera, barruan daukadan sentsasioa nahiko deserosoa da. Gainera, onartu behar dut ez naizela kapaz hiru lerro segidan idazteko. Horretarako, iazko idazlanaren bat besterik ez duzu ikusi behar konturatzeko egiten ditudan akatsak oso larriak direla, mota guztietakoak.

Honen harira, idazteko orduan beti pentsatu izan dut koherentziari eusteko hobe duzula bizitza gehiegi ez konplikatzea, hau da, euskara txukun-txukun erabiltzen saiatzea nire ezagutzak kontuan hartuta. Aldi berean, idazkiak errazegi egiteko arriskua ere badago. Horretaz seguru nago askotan gertatu zaidala. Orduan, non daude bilatu beharreko mugak?

Denok dakigunez, loturak eta juntagailuak oso inportanteak dira. Hala eta guztiz ere, haien arteko ezberdintasunak batzuetan oso txikiak izanez gero, egoera bakoitzak bere hitz eta esaldi egokienak behar ditu, une orotan arreta handiz ibiltzeko beharra dago. Honen ondorioz, den-dena molde batean sartuta dagoela ematen du, baina ez dut uste horrela izango denik. Bestela, non dago idazlearen askatasuna? Ba al dago lekurik inspiraziorako? Jakina, nola ez ba! Suposatzen dut, gauza guztietan gertatzen den bezala, kontua da oreka bilatzea, beti ere irakurlea kontuan hartuta askotan idazten dudana nik bakarrik ulertzen baitut.

Bestalde, hainbeste akats eginez gero, pentsatzen nuen ezinbestekoa zela arrazoiak ematea ia esaldi guztietan, hau da, zergatiak azalduz logikaren kontra ez joateko. Hain erreza izango balitz, denok primeran idatziko genuke. Zoritxarrez, errealitatea guztiz desberdina delakoan nago, makina bat xehetasun kontuan hartu behar dira. Halaber, beldur diot hanka sartzeari eta erdarakadak erabiltzeari.

Akatsak akats, nire uste apalean, arazoen sustraia eskemak egiteko prozesuan bilatu behar dut. Alde batetik, aitortu behar dut ez dakidala eskemak egiten. Aipatutako gabezia batez ere iazko mintzamenetan jasan behar izan nuen denbora gutxi zegoelako eskema edo antzeko zerbait egiteko. Beste aldetik, konturatzen naiz juntagailuen erabilpen onak gehienetan lagundu ahal digu, batez ere logikaren aldetik horrela idazlearen eta irakurlearen dagoen distantzia motzagoa izango baita.

Beldurgarria da ikustea oraindik zenbat pauso eman behar ditudan, gainditu beharreko mugak urrunegi omen daude. Dena dela, borrokalari amorratua naizenez, espero dut hobeto egitea, baina ez mantsoegi.

Juantxu 3. Mailako ikaslea.

1 comentario:

Anónimo dijo...

bakarrik idazten ditut hitz hauek horrela jarraitzeko .Zuk beti esaten zigun idazle txarra zinela (zu gure klasean dagoena bazara) , textu hau arrakurrita,honek, irakurtzeak, ez du gauza bera esan.......ea idazle ona baino hobea dugun.....

Segi horrela.