Nolako ikas-estiloa halako idaz-estiloa

Nahi izango bagenu ere ez dago idazteko prozesu zuzen bakarra.
Nork bere estrategiak garatu behar ditu, gaitasun, nortasun eta jarrera multzoen arabera. Jensenek eta Ditiberiok, adibidez, zenbait aldagai topatu dituzte. Barnerakoia eta sentitzeko jarrera baduzu, agian nahiago izango dituzu eskemak , zerrendak eta orden bati jarraitu. Jendeartekoa bazara, agian, idazketa librea izango duzu gogokoen eta bat-bateko idazketarekin eroso sentituko zara.Ez dago errezeta bakarra, eta teknika guztiak ez dira denontzat erabilgarriak. Bakoitzak ikasi beharko duzue gaitasunaren arabera idazteko estiloa topatzen, hala nola, jasango dituzuen blokeoak gainditzen, eta eragingarrienak diren tekniketan sakontzen eta berauek egokitzen .

Aktiboak

Buru-belarri eta aurreiritzirik gabe murgiltzen dira esperientzia berrietan. Pentsamolde zabalekoak dira, eszeptizismorik gabeak, eta grinaz beterik aurre egiten diete zeregin berriei. Jarduera batek erakargarritasuna galdu orduko, besta bat bilatzen dute. Erronka berrien aurrean hazi egiten dira, eta epe luzerako zereginetan aspertu. Gustuko dute taldea.

Klasean
Sortzailea, ausarta, protagonista, liderra, boluntarioa, hiztuna, dibertigarria, jaki-minez betetakoa.
Ikas-estilo aktiboa izatea eragozten dituen barne joerak
  • akatsak egiteari beldurra
  • barregarri gelditzeko beldurra
  • egoera ezezagunen aurrean estutasuna
  • norberaren buruarengan konfiantzarik eza
  • aurrez gauzak oso zorrotz pentsatzen


Ikas-estilo aktiboa lantzeko iradokizunak

  • astean behin, gutxienez, aurretik egin ez den hizkuntz jarduera bat egin
  • boluntario izaten saiatu hizkuntz eskolako jardueretan nahiz kanpoan

Teorikoak

Teorikoek teoria logiko eta konplexuetan txertatzen dituzte beren behaketak. Arazoak eta etapa logikoetan egituratzen dituzte, modu bertikal eta sailkatuan. Perfekzioaren zaleak dira. Gustuko dituzte analisia eta sintesia. Logikoa den oro ona da. Sakontasuna behar dute. Arrazionaltasuna eta objetibotasuna bilatzen dute, subjetibotasunetik eta zehaztasun ezetik urrunduz.

Klasean.

Diziplinatua, antolatua, txukuna, perfekziozalea, eruduak bilatzen ditu, pentsalaria, sistematikoa, kritikoa

Ikas -estilo teorikoa eragozten dituen barne joerak

  • lehenengo inpresioetan fidatzea
  • intuizioa eta subjetibotasuna nahiago izatea
  • jarduera antolatuen aurrean eroso egotea
  • arriskua eta bat-batekotasuna nahiago izatea

Ikas-estilo teorikoa lantzeko iradokizunak

  • Entzun eta irakurritakoaren lapurpenak egitea
  • Entzun eta irakurritako tesutan dauden kontraesanak antzeman
  • Gertaera baten zergatiak asmatzen saiatu, baita horretarako galdera egokiak pentsatu ere
  • Eginbeharrak antolatu: helburuak, denbora etab

Hurrengo batean, gainerako ikas-estiloekin segituko dugu. Gero arte!

iturria: Interneteko apunte batzuk eta "Euskara eta ikas-estiloak", Iñaki Pikabearen liburua.

No hay comentarios: