Estilo kontutxo batzuk

Ez da kominigarria galdegairen ezkerrean elementu asko metatzea
Autore honen ustez, azterketa bakar batekin, ondorio orokorrak ateratzea ezinezkoa da
Autore honen ustez ezinezkoa da azterketa bakar batekin ondorio orokorrak ateratzea

Nire ustez, txiki-txikitatik haurrak telebista ikusteko hezi behar ditugu
Nire ustez, txiki- txikitatik hezi behar ditugu haurrak telebista ikusteko

Aditza beti bukareran?. Aditza aurreratzeko gomendioa.

SOA ordena markatugabea zurruntasunez aplikatu izanak, triskantza ederrak eragin ditu gaurko prosa estandarrean.

Kontuan hartu behar den beste alderdi bat emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa da
Kontuan hartu behar den beste alderdi bat da emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela
Subjetuaren eta aditzaren arteko urruntasuna: subjektua atzeratzeko aurkera.

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute.
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasaunerako arriskugarria izan daitekeela.

Galdegai izateko joera duten osagaiakAditzaren ezkerraldean agertzeko joera dute elementu hauek:
1. -ago / -egi mailakatzaileak: hobeto, arinegi, azkarrago, gehiago....
2. Moduzko adberbioak: argi, garbi, nekez, erraz....
3. Predikatu osagarriak: alkate izendatu, ordezkari izendatu
4. Denborazko adberbio batzuk: beti, betidanik, berehala, laster..
5. Zenbait aditz esapide: aski da, goiz da, nahikoa da, egia da, bista da, gauza jakina da, denok dakigu, litekeena da, baliteke

Perpaus osagarri jakin batzuen ordena: garbi dago.....-la (-na)
Hasieran joan behar dute

Ezeztapena: urruntasun arazoak eta ogitarteko luzeak
Horrekin ez dugu salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik esan nahi.Honekin ez dugu esan nahi salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik

Erlatibo hautsiak:
Begien bistan dagoena da + galdegaia
Gertatzen dena da+ galdegaia
Egin behar duguna da+ galdegiaGauza jakina da + galdegaia
Kontua da + galdegaia

Esaldiak trinkotzeko joera
Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen problematikaren konponketarako irtenbideen zehaztapena eta hauen ezarpen soziala eskatu dituzte hainbat taldek.
Hainbat taldek irtenbideak zehaztu nahi dituzte tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen arazoa konpontzeko , eta baita sozialki ezarri ere.

No hay comentarios: