Nolakoa naiz idazten dudanean?

Testuaren propietateak inportanteak dira, baina baita gure idazteko ohiturak ere. Begiratu ondorengo adibideak eta pentsatu noren moduko zaren zu.

Estebe

Esteperi itzel gustatzen zaio irakurtzea eta idaztea, egunero irakurtzen du egunkaria, aldizkariak begiratzen ditu, liburutegiko liburu batzuk batera ari da irakurtzen. Prentsaren bidez, argitaratu dituzten liburu berriak eta sari literarioen berri lortzen du. Idazlen on bat izan nahiko luke eta horregatik denbora luze ematen du idazten, bere egunkari ezkutua dauka, lagunentzako gutunak, bidaien gaineko oroitzapenak, oharrak eta abar. Idazten duenean buru belarri ekiten dio testuari, eta jario itzelaz idazten du, erraztasunez , zirriborrorik egin gabe, eta ez du denborarik hartzen berriro irakurtzeko idatzitakoa. Idatzi eta gero bai, apur bat erreposatzen uzten du idatzitakoa eta denboralditxo baten ondoren, ia gogoratzen ez duenean, berriro irakurtzen du . Bere ustez: inspirazioa datorrenean ez dago itxaroterik, ez dago gelditzerik, arteak ez du itxaroten!!! Bere lagunek ez dute oso ondo pasatzen berak idatzitakoekin, baina bera pozarren dago!!!

Sofia

Sofia oso konforme gelditzen da idazten duenarekin, bere irakurleek erraz ulertzen diote eta gainera berak badaki gai dela ideia korapilatsuak modu argian idazteko . Txikitatik idazteko zaletasuna dauka eta aisialdiaren tarte luzeak eskeintzen dizkio idazketari. Gutunak idatzi eta irakurrri, egunkari ezkutuan idatzi, ordenagailuan idatzi... Jolas dauka idaztea... panpin edo tren batekin jolasten zenean bezala , ipuin bateko hitzak deszifratuz edo berri bat asmatuz. Lagunek ta irakasleek akats gramatikal gutxi topatzen dizkiote, baina honek ez du esan nahi zalantzarik ez duenik , ez, baina ohituta dago lan egiten eta ez dauka nagirik gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeko. Gainera mania bat dauka, testu bakoitzeko zirrriborro asko egiten ditu eta behin eta berriz irakurtzen du idatzitakoa badaezpada lerratu zaion akatsen bat .

Estanislao

Estanislaori lanak ematen dizkio idazteak. Ortogragia akats asko egiten ditu, anbioguotasun asko eskapatzen zaizko, bukatu gabeko esaldiak edo itxuragabeak, eta esangura pertsonalez betetako hitz asko jartzen ditu. Irakurleek arazo asko dituzte testuak ulertzeko eta askotan txarto interpretatzen dituzte edo zati batzuk irakurri gabe uzten dituzte. Batzuetan esaten du erraz eta zuzen idatzi nahiko lukeela , eta gramatika libururen bat erosi ere egin du. Baina egia esan, idatzitakoak zeharo aspertzen eta nekatzen du; nahiago du telebista ikusi edo lagunekin hitz egin. Derrigorrezkoa dena baino ez du irakurtzen: testu liburuak, gutunen bat, udaletik heltzen zaion oharren bat eta abar. Idazteak nagi handia ematen dio, hau asperdura! Ez dauka inoiz gutun bat erantzuteko astirik edo historia lanak egiteko. Azken mementorako uzten du dena eta gero, hestu ta larri ibiltzen da, atoan bururatzen zaion guztia apuntatzen du, hausnartu eta birpasatu gabe, laster bukatzeko asmoz eta bere gustuko den beste gauza bati ekiteko gogoa duelako.

Estefanía

Estefania oso zorrotza da eta denbora luze ematen du idazten. Idazten duenean , luze edo laburra izanda ere, zirriborro bat edo gehiago egiten ditu, ideiak azaltzeko erarik dotoreena eta argiena bilatzeko. Testuaren aurkezpenaz ere arduratzen da: argia eta garbia izan dadin testua, akats tipografikorik gabekoa, ulerterraza. Ez dio inporta gramatika liburuetan edo hiztegietan begiratzeak zalantzak dituenean, bere ustez, hau da bide on- ona hitz berriak ikasteko eta gainera komeni zaiola uste du zalantza gehiegi ditu eta. Bere irakurleek akats asko topatzen dituzte bere testuetan, eta ez bakarrik ortografia akatsak eta erderakadak… egitura arraroak, anbiguoak direnak eta lagunarteko adierazmolde asko ere bai. Gurasoek eta nebarrebek bezala oso gutxi irakurtzen du, ez zaio gustatzen eta .

iturria: Cassanyren liburua, "Construir la escritura".

1 comentario:

Anónimo dijo...

sofiak bezala idazten duzuenok laguntza handia eman diezaiekezue besteei, ez utzi besteei galtzen zuen ereduek aporta diezaieketena.
agur bero bat, eta hala segi aizenezate!