Estilo kontutxo batzuk

Ez da kominigarria galdegairen ezkerrean elementu asko metatzea
Autore honen ustez, azterketa bakar batekin, ondorio orokorrak ateratzea ezinezkoa da
Autore honen ustez ezinezkoa da azterketa bakar batekin ondorio orokorrak ateratzea

Nire ustez, txiki-txikitatik haurrak telebista ikusteko hezi behar ditugu
Nire ustez, txiki- txikitatik hezi behar ditugu haurrak telebista ikusteko

Aditza beti bukareran?. Aditza aurreratzeko gomendioa.

SOA ordena markatugabea zurruntasunez aplikatu izanak, triskantza ederrak eragin ditu gaurko prosa estandarrean.

Kontuan hartu behar den beste alderdi bat emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa da
Kontuan hartu behar den beste alderdi bat da emakumeek duten mendekotasun ekonomikoa

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela
Subjetuaren eta aditzaren arteko urruntasuna: subjektua atzeratzeko aurkera.

Adituek jaurtiriko gasa osasunerako arriskugarria izan daitekeela adierazi dute.
Adituek adierazi dute jaurtiriko gasa osasaunerako arriskugarria izan daitekeela.

Galdegai izateko joera duten osagaiakAditzaren ezkerraldean agertzeko joera dute elementu hauek:
1. -ago / -egi mailakatzaileak: hobeto, arinegi, azkarrago, gehiago....
2. Moduzko adberbioak: argi, garbi, nekez, erraz....
3. Predikatu osagarriak: alkate izendatu, ordezkari izendatu
4. Denborazko adberbio batzuk: beti, betidanik, berehala, laster..
5. Zenbait aditz esapide: aski da, goiz da, nahikoa da, egia da, bista da, gauza jakina da, denok dakigu, litekeena da, baliteke

Perpaus osagarri jakin batzuen ordena: garbi dago.....-la (-na)
Hasieran joan behar dute

Ezeztapena: urruntasun arazoak eta ogitarteko luzeak
Horrekin ez dugu salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik esan nahi.Honekin ez dugu esan nahi salaketak kentzen dituzten emakumeak tontoak direnik

Erlatibo hautsiak:
Begien bistan dagoena da + galdegaia
Gertatzen dena da+ galdegaia
Egin behar duguna da+ galdegiaGauza jakina da + galdegaia
Kontua da + galdegaia

Esaldiak trinkotzeko joera
Tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen problematikaren konponketarako irtenbideen zehaztapena eta hauen ezarpen soziala eskatu dituzte hainbat taldek.
Hainbat taldek irtenbideak zehaztu nahi dituzte tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeen arazoa konpontzeko , eta baita sozialki ezarri ere.

Idatzi nahi duzu?

Publizitatea, gaiztoa; emakumearen erabilera, ohikoa; azpikeriak, darabilten teknika; gehiegizko kontsumoa,bultzatu nahi dutena; telebista, kaka.... eta abar etortzen zaizkigu TELEBISTA hitza entzuten dugunean. Eta zuk zer uste duzu? Emango diguzu zure kritika hurrengo bideoaz?



Animo irakasleak zuzenduko dizu-eta idatziko duzuna

Barakega Atariko Proba

Nonbait Atariko proben lanketan arintxoago ibili behar dugu. Aste honen bukaerarako digitalizatuta dauzkagun entzungai guztiak izango dituzue eskura. Gaurtik aurrera Atariko Proben erantzun orri guztiak Atarikoen blogean dituzue.

On egin.

konparatibozkoak ere ezinago gorrotagarriak dira

Emazte tristea ala alargun alaia?. Nik bigarrena nahiago.
_____________________________________________________________baino
Lehenbailehen aldegin behar dugu hemendik, onik irtengo bagara
ahalik__________________________________________________________
zuk kotxe handia duzu, nik , berriz, nahiko txikia
_____________aldean____________________________________________
Ezin urduriago dago eta ezinezkoa da bera lasaitzea
___________ baino________________________________________....tzerik
Atzo haize zakarra zebilen, gaur berriz, ez.
_________________________________________adinako______________
saia zaitezte ahal bezain ondo egiten
_________________________________________ahalik eta_______________
besteek nola jaten ikustea zuen amamak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea.
_______________________gogokoago _______________________________
haserre zegoela zirudien. Horrelaxe hartu ninduen etxean.
________________antzean_________________________________________
Emakume hori aberatsetan aberatsena da.
Ez________________________________________________baino_________
Berak uste baino makalago dabil ebakuntzaren ondoren.
________________________bezain__________________________________
Oheratu egin da gibelaundi hori; badirudi berari ez zaiola ezer gertatu.
__________________________________________________________bezala
Bi etxe ersosi dituela?. Horrenbeste diru irabazten al du, ba?____________________erosteko___________________________________?
Bi mutil sartu ziren. Bata moskorra bazen, bestea ez zen gutxiago.
___________________________zein baino____________________________
97-98
janari onak jatea adina gustatzen zaio ardo finak edatea.
______________________________baino gutxiago______________________
testua luzatu egin behar zuela zioen. Orrialde haiekin ezin zela liburu bat osatu.
________________________adina ez zirenez__________________________
zure gurasoak oso modernoak dira. Nireak ez dira hain modernoak.
____________________________________aldean_____________________
Aitor oso trebea da. Mikel ez da hain trebea.
_______________________________________________________________
Gorputzaldiaren araberakoa zen aitonaren umorea azken hilabeteetan
Nolako_________________________________________________________
Rugbyan indarra da ezaugarri nagusia; beste zenbait kiroletan , berriz, ez.
__________________________ez bezala_____________________________
Diotenez, eskubiaz bezala ematen dio baloiari ezkerraz ere.
____________________bezain_________________omen________________
Gizakirik zoriontsuena osasuna, maitasuna eta dirua dituena omen da.
Ez________________________________________________________baino.
95-96
Tximista kiskalgarria alboan erosi zitzaiola zirudien. Horrelaxe hartu zuen berria Joxek._____________________ba..._______________________________________ Hogei urterekin zuek baino lan gogorragoak egiten genituen.
_____________________aldean_____________________________________
Ikusgarriak benetan zuen altzari berriak; modako aldizkarietan ikusten direnak bezalakoak dira.
__________________________bezain________________________________
Irakurketa hau interesgarria da, baina beste hori askoz interesagarriagoa.
________________________________________________________adina__________________________________________________________________
Norberak egiteak hainbat nekatzen du alferrak noiz egingo duen zain egoteak.
_________________________________________nekagarria_____________________________________________________________________________ Liburu kontuan, kalterik handiena zenbait txoriburuk idazten duten guztia sinesta litzateke.
________________________________ezlegoke_______________________________________________________________________________________
93-94
Ezin zaie ondasun materialei gizabanakoaren duintasunari adinako baliorik eman.
________________________________baino__________________________________________________________________________________________ Jarri dizkiguten galderak zailak, ez, oso zailak izan dira. Hori erantzun zidan Anek.
____________________________baino_______________________________
Ni zuek baino zaharragoa naiz. Ez didazue sinetsi nahi, ezta?
Nahiz eta_____________________aldean_____________________________
Hango lagun hura nolakoa den?. Bada, hark ere ederretik daukana dauka tuntunetik.
__________________________bezain_______________________________
Diru asko irabazi eta gehiago nahi izan.Hori gertatzen zaigu.
Zenbat eta_____________________________________________________
Askoz hobe zenuke ikastetxe hau utzi eta beste batean ikasturte berriari ilusioz heltzea
__________________ba..._____________________ba...______________________
Jaialdi horretara joateko gogo handia duzula? Neuk ere bai!________________________adinako_________________________________
Herri txiki batean bizi direnentzat zailagoa da antzerkira joatea; hirietan bizi direnentzat, berriz, askoz errazagoa.
Askoz errazagoa da_______________________________________________
Olanok Pantanik baino gehiago sufritu behar izan du aldapa zahar horietan gora.
__________________________________adina______________________________________________________________________________igotzen. Zuk aurkeztutako lana da oraingoz onena.
Ez_____________________________________________________________
Lehenbailehen etortzeko agindu genion
Ahalik _____________________________________...ela_________________
Beste taldekoak gu baino jantziagoak dira historian.
__________________________________________________gehiago______________________________________________________________________ Mendian gora bide luzea egin genuen; baina gero eta itxiago sartzen zitzaigun lainoa.
_______________________________________________________________
orduan eta_______________________________________________________
Gaztetan maitemintzearen kezkak eta saminak etorri bezala joaten direla esaten dute.
____________________________________________nola___________________________________________________omen________________________ Umeek helduek baino lasaigo hartzen dute bizimodua. Hori diote adituek.
_______________________________________________________________________bezain_________________________________________________ Asteburua igarotzeko aterpe hura zen tokirik aproposena. Lagun batzuek esanda jakin nuen.
_______________________________________________baino__________________________________________________________________________
99-00
Mespretxua mingarria da, gorrotoa bezain mingarria, jasan behar duenarentzat.
___________________________________________________________________________________ematen ematen dio__________________________________
Zuen aita iriziz aldatzeko modurik ez dago. Zein kaskagogorra den!Hain___________________________________________________________
Asko da orain arte egindakoa, baina askoz gehiago egiteko dagoena.
________________________________________________________egiteke__________________________________________________________baino. Dokumentuak zuzenean zuk zeuk ekartzen badizkidazu hobe!
Nahiago nuke____________________________________________________
Inkesten arabera, lana eta etxebizitza dira gazteen kezka nagusiak.
__________________________________________________________________________________________ gehien______________________________
_______________________________________________________________________________________________________________________gehien. Kezkagarria da trafikoak eragiten duen kutsadura. Baina kezkagarriagoa da, bide-istripuetan gertatzen den hildako eta zaurituen kopurua.
_____________________________________________________baino_____________________________________________________________________ Azterketa hau ondo-ondo egiten ahaleginduko naiz, gainditu nahi dut eta!_______________________________________________ondoen_________________________________________________________________________! Zu bai neska argia! Institutuan ez dago zure parekorik!_________________________________________________________argirik!
Zuk daukazun sasoiarekin erraz bizi zintezke laurogeita hamar urte bete arte.
Hain____________________________________________________________
Zure jarduna entzun ondoren, argi daukat: zu bezain ona banaiz kantuan!
____________________________bestekoa___________________________!
Beharbada ez diot baserriari nahi besteko onurarik aterako , baina aita zenak nahi zuena egingo dut, behintzat.
Baliteke_________________________________________________________
01-02
Lanean aurrera egin ahala, irtenbidea errazago ikusi genuen.
_______________________________________________________________orduan_________________________________________________________ Zurrumurruen arabera, aberatsetan aberatsena da aktore hori.
Ez_____________________________________________________________
Zuen etxea ez da txikia . Baina gurea handiagoa da.
_______________________________________________________aldean___________________ Emakumeari ez , baina umeari eskerrak eman dizkiot. Hori uste dut behintzat.
_____________________________ez bezala_________________________
Euskararen bideak luzeak eta malkarrak dira, bide horiek aztertuko ditugu lan honetan.
___________________bezain___________________..-n________________
Pentsamendu horrek inozo bat baino gehiago lasai dezake.
_______________________________________________________________gehiagorentzat___________________________________________________ Ez nuen uste , baina aldapa honek neka-neka eginda utzi nau
___________________________________________baino________________
Eskolako urte haietan maisu gogorrak ezagutu nituen. On Luis adinakorik, ordea, inor ere ez.
_________________________________________________ba..._________________________________________________________________gogorrik. Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!Dirudienez____________________________________________baino_____________________________________________________________________ Zakur hura handiegia zen etxola hartan edukitzeko! __________________________________________________________non___________________________bait..._________________________________ Zein txikia den Mirenen herria, plazarik ere ez dauka eta!
Hain ___________________________________________________________!
Gu baino zaharragoek sarritan esaten dute, azterketa garaia salbu, ikasleen bizitza dela onena!__________________________________________...enez______________________________________________________________hoberik__________ Urtxintxak oso serio hartzen du bizitza eta horrela hartu behar da. Hori idatzi zuen Hikmetek.
_____________________________bezain__________________________________________________________________________________
Hikmetek.
Tinta mantxak kentzeko onena esnea da, benetan.
Benetan diotsuet_________________________________________ ______________________________________________________bezalakorik.
03-04

konparazioak ezinago gorrotagarriak dira

X Y baino adjetiboa+ago = Maria Joseba baino politagoa da.
EGAn esaldi labur hauek baino haratago joan beharko duzue, sintagma luze bi ondo lotzeko.Ondo ulertu esaldia.Kontuan hartu betiko hurrenkera zurrenetik ateratzea zilegi dela, erdararen ordenera hurbiltzeko, kasu hauetan “baino” partikula atzean jartzea ezinbestekoa da.
Adib: Horrela emango dizuete
Besteek nola jaten ikustea zuen amamak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea.
_____________gogokoago______________________________________


Betiko hurrenkera zail samar gertatzen da;
Besteek jaten ikustea berak mahaian eserita jatea baino gogokoago zuen amamak .
Aukera hau duzue:
Amamak gogokoago zuen besteek jaten ikustea berak mahaian eserita jatea baino.

Emazte tristea ala alargun alaia?. Nik bigarrena nahiago.
Emazte tristea alargun alaia baino nahiago dut.
Nahiago dut emazte tristea alargun alaia baino.

-n baino gehiago/ -na baino gehiago

Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!Dirudienez________________________________________________baino.

Espero zuten baino erantzun zitalagoa jaso zuten
Espero zutena baino erantzun zitalagoa jaso zuten

Aldean
Ni zuen aldean zaharra naiz
Ni zuen aldean zaharragoa naiz

Berdintasuna
Bezain
(-en) marka erants dakioke aditz laguntzaileari edo sintetikoari. Ez da beti gertatzen askotan izena, adjetiboa edo adberbioa agertuko baitira bezainen aurretik. Ohartu betiko esaldietatik urruntzen garela.

Ukabila bezain handiak dira gereziak
Edo aldaera:

Ukabila bestekoak dira gereziak
Polita bezain zakarra da neska hori.

-e)n beste -e)n adina –e)n lain –e)n bezainbat –e)n hainbat –e) n bezainbeste. Gogoratu hauek ez dutela inoiz partitiborik hartzen .

Zure lagun horrek ez du zuk egiten duzun beste barre egiten= zure lagun horrek ez du zuk beste barre egiten
Ez dugu txalet bat erosteko lain (diru).

Gogoratu batzuetan –ko har dezaketela;

Ezagun da zure buruak ez daukala garai batean adinako indarrik
da zure buruak badaukala garai batean adinako indarra.

Gogoratu adinak ez bezala , hauek artikulua edo partitiboa hartu behar dutela ezinbestez.

Superlatiboa

Euskal Herriko hiririk handiena/ hiriretan handiena/ hirietatik handiena/ hirietarik handiena/ Bilbao da.
Denik eta.... –en / ahalik eta....-en / direnik eta...-en / albait------en

Hauek adjetiboei edo adberbioei erantsiko diegu.

Denik eta azkarren erosiko dugu
Ahalik eta zailenak egiten ditu
Albait arinen egingo dugu

Esapide batzuk

Gero(ago) eta ----ago
Aldian baino aldian....-ago
Zein baino zein......-agoak
Adjetibo+ago baino adjetibio +ago // adberbio +ago baino adberbio + ago
Zenbat eta ..-ago ORDUAN eta ...ago . Kontuz honekin, ez da zilegi :*zenbat eta –ago GERO eta –ago
Ezin ........adjetiboa+ago
Ezinago+ adjetiboa
ez dago ...................baino adjetibo +agorik
ez dago..................bezain adjetiboa+ rik


Gero eta txotxoloago
Geroago eta txotxoloago
Aldian baino aldian txotxoloago
Zein baino zein txotxoloagoak dira
Txotxolo baino txotxoloagoa da
Ezin txotxoloagoa da
Ezinago txotxoloa da
Bera baino txotxoloagorik ez dago
Ez dago bera bezain txotxoloa denik= ez dago bera bezain txotxolorik

kohesioa II

Esan bezala lokailuez gain, testuak osotasuna izango badu, parrafoen artean ere lotura egon behar da, gaian salto bortitzegiak egon ez daitezen. Hau lortzen da transizio parrafoen bidez, hau da, parrafo batzuek ideien arteko zubi gisa funtzionatzen dute. Hau, honela lor daiteke: aurreko parrafoan ideia bat garatu gabe uzten da, eta ondorengoan azaltzen da, aurreko parrafoko esaldi bat errepikatuz edo parafraseatuz, edo “puntu hau alde batera utzita” bezalako esaldien bidez.

Txertatu testuan transizio esaldiak eta esan zein teknika erabili den.

Prime Timean iragarkiei eskainitako tarteak programak berak baino gehiago irauten du. Ikusi besterik ez dago 15 minutuko tarte batean 60 iragarki ikusten ditugula. Hala ere, hauetatik lehenengoak eta azkenak bakarrik jasotzen dute kontsumitzailearen arreta jasotzea, eta hortaz , iragarki gehienek eraginkortasuna galtzen dutela esan genezake.


Iragarleek ohiko eta ez ohiko hedabideetan egiten dute inbertsioa. Ohikoak dira telebista irratia eta prentsa, ez ohikoetan ditugu adibidez internet eta mailingak . Mailinga da arrakastarik gehien lortzen duen eta goraka doan bidea.


Eraginkortasunaren bila ari dira beti iragarleak..Iragarki ona da enpresaren helburuak lortzen dituena. Hala ere, hau ez da zertan izan salmenta igotzea , izan ere, enpresaren helburua produktu baten berri ematea edo produktu baten erabilera ezagutzera ematea izan daiteke. Esan dezakegu iragarki ona dela enpresak finkatu dituen helburuak lortzen laguntzen duena .


Kontsumitzaile bategan publizitatea ez da eragin bakarra. Izan ere, kontsumitzaile batek erabaki bat hartzen duenean eragile asko ari dira parte hartzen , besteak beste, familiako ohiturak, lagunenak eta lagunek zer esango diguten. Iragarleek diru asko gastatzen duten arren kausa efektu erlazioa ikustea , zenbaterainoko efektua duen gugan publizitatea ikustea, alegia ez da erraza.

1. Eta helburu hauei dagokienez , gu geu tartean gaudenez, bati baino gehiagori gertatuko zaio zaila ikustea iragarkien bidez pertsona bat sartzen dela gure buruetan hau edo beste hau erostera bultzatzen gaituena.

2. Hedabideetarako iragarkiak fintziazio iturriak dira, denok dakigun bezala , iragarleek inbertsio handiak egiten dituztelako hedabideetan .

3. Publizitate motak alde batera utzita galde genezakeen zer den iragarki on bat eta zer bilatzen duten iragarleek .

4. Publizitatearekin eskainitako tartearekin nahikoa ez bagenuen orain tarte hori handitu egingo da hainbeste iragarkiren eraginkortasuna argi ez badago ere.

kohesioa lantzen

TESTUAREN BATASUNA
Lokailuez gain, testuak osotasuna izango badu, parrafoen artean ere lotura egon behar da, gaian salto bortitzegiak egon ez daitezen. Hau lortzen da transizio parrafoen bidez, hau da, parrafo batzuek ideien arteko zubi gisa funtzionatzen dute. Hau, honela lor daiteke: aurreko parrafoan ideia bat garatu gabe uzten da, eta ondorengoan azaltzen da, aurreko parrafoko esaldi bat errepikatuz edo parafraseatuz, edo “puntu hau alde batera utzita” bezalako esaldien bidez.
Baina orain errepara diezaiegun bestelako botoi horiei:

Prime Timean iragarkiei eskainitako tarteak programak berak baino gehiago irauten du. _____________ 15 minutuko tarte batean 60 iragarki ikusten ditugula. __________hauetatik lehenengoak eta azkenak bakarrik jasotzen dute kontsumitzailearen arreta jasotzea, eta _________ , iragarki gehienek eraginkortasuna galtzen dutela_____________.

Esan genezake/Hala ere/Alabaina/Hortaz/Ikusi besterik ez dago

Iragarleek ohiko eta ez ohiko hedabideetan egiten dute inbertsioa ohikoak dira telebista irratia eta prentsa ez ohikoetan ditugu adibidez internet eta mailingak mailinga da arrakastarik gehien lortzen duen eta goraka doan bidea.
(komak eta puntuak jarri)

Eraginkortasunaren bila ari dira beti iragarleak..Iragarki ona da enpresaren helburuak lortzen dituena. _________ hau ez da zertan izan salmenta igotzea __________ enpresaren helburua produktu baten berri ematea edo produktu baten erabilera ezagutzera ematea izan daiteke. _______ __________iragarki ona dela enpresak finkatu dituen helburuak lortzen laguntzen duena .

Beraz/Esan dezakegu/Hala ere/Izan ere

Kontsumitzaile bategan publizitatea ez da eragin bakarra. __________kontsumitzaile batek erabaki bat hartzen duenean eragile asko ari dira parte hartzen , _______________familiako ohiturak, lagunenak eta lagunek zer esango diguten. Iragarleek diru asko gastatzen duten arren kausa efektu erlazioa ikustea , zenbaterainoko efektua duen gugan publizitatea ikustea,_________, ez da erraza.

Alegia/Besteak beste/Izan ere

Kontuan hartu lokailuek dituzten funtzioak ere bai.

Informazio gehiago gaineratu Halaber, gainera, ere
Ideia nagusia hobeto azaldu Izan ere, beraz
Arrazoiak eman Honela bada, ikusi besterik ez da
Adibideak eman Esaterako, adibidez.
Ideia besteren batekin konparatu Modu berean
Ñabardura adierazi Hain zuzen ere
Gehiago zehaztu Are gehiago, hortaz
Ideia horren garrantzia azpimarratu Ikusi besterik ez dago, zer esanik ez