konparazioak ezinago gorrotagarriak dira

X Y baino adjetiboa+ago = Maria Joseba baino politagoa da.
EGAn esaldi labur hauek baino haratago joan beharko duzue, sintagma luze bi ondo lotzeko.Ondo ulertu esaldia.Kontuan hartu betiko hurrenkera zurrenetik ateratzea zilegi dela, erdararen ordenera hurbiltzeko, kasu hauetan “baino” partikula atzean jartzea ezinbestekoa da.
Adib: Horrela emango dizuete
Besteek nola jaten ikustea zuen amamak gogoko, ez hainbeste berak mahaian eserita jatea.
_____________gogokoago______________________________________


Betiko hurrenkera zail samar gertatzen da;
Besteek jaten ikustea berak mahaian eserita jatea baino gogokoago zuen amamak .
Aukera hau duzue:
Amamak gogokoago zuen besteek jaten ikustea berak mahaian eserita jatea baino.

Emazte tristea ala alargun alaia?. Nik bigarrena nahiago.
Emazte tristea alargun alaia baino nahiago dut.
Nahiago dut emazte tristea alargun alaia baino.

-n baino gehiago/ -na baino gehiago

Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!Dirudienez________________________________________________baino.

Espero zuten baino erantzun zitalagoa jaso zuten
Espero zutena baino erantzun zitalagoa jaso zuten

Aldean
Ni zuen aldean zaharra naiz
Ni zuen aldean zaharragoa naiz

Berdintasuna
Bezain
(-en) marka erants dakioke aditz laguntzaileari edo sintetikoari. Ez da beti gertatzen askotan izena, adjetiboa edo adberbioa agertuko baitira bezainen aurretik. Ohartu betiko esaldietatik urruntzen garela.

Ukabila bezain handiak dira gereziak
Edo aldaera:

Ukabila bestekoak dira gereziak
Polita bezain zakarra da neska hori.

-e)n beste -e)n adina –e)n lain –e)n bezainbat –e)n hainbat –e) n bezainbeste. Gogoratu hauek ez dutela inoiz partitiborik hartzen .

Zure lagun horrek ez du zuk egiten duzun beste barre egiten= zure lagun horrek ez du zuk beste barre egiten
Ez dugu txalet bat erosteko lain (diru).

Gogoratu batzuetan –ko har dezaketela;

Ezagun da zure buruak ez daukala garai batean adinako indarrik
da zure buruak badaukala garai batean adinako indarra.

Gogoratu adinak ez bezala , hauek artikulua edo partitiboa hartu behar dutela ezinbestez.

Superlatiboa

Euskal Herriko hiririk handiena/ hiriretan handiena/ hirietatik handiena/ hirietarik handiena/ Bilbao da.
Denik eta.... –en / ahalik eta....-en / direnik eta...-en / albait------en

Hauek adjetiboei edo adberbioei erantsiko diegu.

Denik eta azkarren erosiko dugu
Ahalik eta zailenak egiten ditu
Albait arinen egingo dugu

Esapide batzuk

Gero(ago) eta ----ago
Aldian baino aldian....-ago
Zein baino zein......-agoak
Adjetibo+ago baino adjetibio +ago // adberbio +ago baino adberbio + ago
Zenbat eta ..-ago ORDUAN eta ...ago . Kontuz honekin, ez da zilegi :*zenbat eta –ago GERO eta –ago
Ezin ........adjetiboa+ago
Ezinago+ adjetiboa
ez dago ...................baino adjetibo +agorik
ez dago..................bezain adjetiboa+ rik


Gero eta txotxoloago
Geroago eta txotxoloago
Aldian baino aldian txotxoloago
Zein baino zein txotxoloagoak dira
Txotxolo baino txotxoloagoa da
Ezin txotxoloagoa da
Ezinago txotxoloa da
Bera baino txotxoloagorik ez dago
Ez dago bera bezain txotxoloa denik= ez dago bera bezain txotxolorik

No hay comentarios: