kohesioa II

Esan bezala lokailuez gain, testuak osotasuna izango badu, parrafoen artean ere lotura egon behar da, gaian salto bortitzegiak egon ez daitezen. Hau lortzen da transizio parrafoen bidez, hau da, parrafo batzuek ideien arteko zubi gisa funtzionatzen dute. Hau, honela lor daiteke: aurreko parrafoan ideia bat garatu gabe uzten da, eta ondorengoan azaltzen da, aurreko parrafoko esaldi bat errepikatuz edo parafraseatuz, edo “puntu hau alde batera utzita” bezalako esaldien bidez.

Txertatu testuan transizio esaldiak eta esan zein teknika erabili den.

Prime Timean iragarkiei eskainitako tarteak programak berak baino gehiago irauten du. Ikusi besterik ez dago 15 minutuko tarte batean 60 iragarki ikusten ditugula. Hala ere, hauetatik lehenengoak eta azkenak bakarrik jasotzen dute kontsumitzailearen arreta jasotzea, eta hortaz , iragarki gehienek eraginkortasuna galtzen dutela esan genezake.


Iragarleek ohiko eta ez ohiko hedabideetan egiten dute inbertsioa. Ohikoak dira telebista irratia eta prentsa, ez ohikoetan ditugu adibidez internet eta mailingak . Mailinga da arrakastarik gehien lortzen duen eta goraka doan bidea.


Eraginkortasunaren bila ari dira beti iragarleak..Iragarki ona da enpresaren helburuak lortzen dituena. Hala ere, hau ez da zertan izan salmenta igotzea , izan ere, enpresaren helburua produktu baten berri ematea edo produktu baten erabilera ezagutzera ematea izan daiteke. Esan dezakegu iragarki ona dela enpresak finkatu dituen helburuak lortzen laguntzen duena .


Kontsumitzaile bategan publizitatea ez da eragin bakarra. Izan ere, kontsumitzaile batek erabaki bat hartzen duenean eragile asko ari dira parte hartzen , besteak beste, familiako ohiturak, lagunenak eta lagunek zer esango diguten. Iragarleek diru asko gastatzen duten arren kausa efektu erlazioa ikustea , zenbaterainoko efektua duen gugan publizitatea ikustea, alegia ez da erraza.

1. Eta helburu hauei dagokienez , gu geu tartean gaudenez, bati baino gehiagori gertatuko zaio zaila ikustea iragarkien bidez pertsona bat sartzen dela gure buruetan hau edo beste hau erostera bultzatzen gaituena.

2. Hedabideetarako iragarkiak fintziazio iturriak dira, denok dakigun bezala , iragarleek inbertsio handiak egiten dituztelako hedabideetan .

3. Publizitate motak alde batera utzita galde genezakeen zer den iragarki on bat eta zer bilatzen duten iragarleek .

4. Publizitatearekin eskainitako tartearekin nahikoa ez bagenuen orain tarte hori handitu egingo da hainbeste iragarkiren eraginkortasuna argi ez badago ere.

No hay comentarios: