kohesioa lantzen

TESTUAREN BATASUNA
Lokailuez gain, testuak osotasuna izango badu, parrafoen artean ere lotura egon behar da, gaian salto bortitzegiak egon ez daitezen. Hau lortzen da transizio parrafoen bidez, hau da, parrafo batzuek ideien arteko zubi gisa funtzionatzen dute. Hau, honela lor daiteke: aurreko parrafoan ideia bat garatu gabe uzten da, eta ondorengoan azaltzen da, aurreko parrafoko esaldi bat errepikatuz edo parafraseatuz, edo “puntu hau alde batera utzita” bezalako esaldien bidez.
Baina orain errepara diezaiegun bestelako botoi horiei:

Prime Timean iragarkiei eskainitako tarteak programak berak baino gehiago irauten du. _____________ 15 minutuko tarte batean 60 iragarki ikusten ditugula. __________hauetatik lehenengoak eta azkenak bakarrik jasotzen dute kontsumitzailearen arreta jasotzea, eta _________ , iragarki gehienek eraginkortasuna galtzen dutela_____________.

Esan genezake/Hala ere/Alabaina/Hortaz/Ikusi besterik ez dago

Iragarleek ohiko eta ez ohiko hedabideetan egiten dute inbertsioa ohikoak dira telebista irratia eta prentsa ez ohikoetan ditugu adibidez internet eta mailingak mailinga da arrakastarik gehien lortzen duen eta goraka doan bidea.
(komak eta puntuak jarri)

Eraginkortasunaren bila ari dira beti iragarleak..Iragarki ona da enpresaren helburuak lortzen dituena. _________ hau ez da zertan izan salmenta igotzea __________ enpresaren helburua produktu baten berri ematea edo produktu baten erabilera ezagutzera ematea izan daiteke. _______ __________iragarki ona dela enpresak finkatu dituen helburuak lortzen laguntzen duena .

Beraz/Esan dezakegu/Hala ere/Izan ere

Kontsumitzaile bategan publizitatea ez da eragin bakarra. __________kontsumitzaile batek erabaki bat hartzen duenean eragile asko ari dira parte hartzen , _______________familiako ohiturak, lagunenak eta lagunek zer esango diguten. Iragarleek diru asko gastatzen duten arren kausa efektu erlazioa ikustea , zenbaterainoko efektua duen gugan publizitatea ikustea,_________, ez da erraza.

Alegia/Besteak beste/Izan ere

Kontuan hartu lokailuek dituzten funtzioak ere bai.

Informazio gehiago gaineratu Halaber, gainera, ere
Ideia nagusia hobeto azaldu Izan ere, beraz
Arrazoiak eman Honela bada, ikusi besterik ez da
Adibideak eman Esaterako, adibidez.
Ideia besteren batekin konparatu Modu berean
Ñabardura adierazi Hain zuzen ere
Gehiago zehaztu Are gehiago, hortaz
Ideia horren garrantzia azpimarratu Ikusi besterik ez dago, zer esanik ez

No hay comentarios: