Ezin zarela eskolara etorri? Etxetik euskara landu nahi duzula? Barakaldoko Udal Euskaltegikoa bazara, eskolak jarraitzeko materiala eskura izango duzu.
Qsd434561 f2eeTa5e
Nola erabili bloga?
Zutabe honetan "Eta eskolan zer ari da gertatzen?" idazpuruaren azpian, eskolan egiten ari dena ordenan ikusi ahal izango duzu. Kalkulatu lerro bakoitza aste bati dagokiola.
Aste honetarako beste gai bat aurkeztu nahi dizuegu: Saltoki handi eta saltoki txikiaren arteko borroka. Zer bultzatu beharko genuke? Zer alde on dituzte saltoki handiek? Eta txikiek? Zer nahiago duzu zuk erosteko? Zeintzuk dira kontu honetan zure ohiturak?
Kontaguzu nahi duzuna, 300 bat hitzetan. Informazioa eta datu interesgarriak eduki nahi badituzu, euskadi irratian gai hau jorratu dute. Sakatu hemen. Bitartean irakur ezazu artikulu hau, audioa deskargatzen denbora emango duzu eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario