herri batua inoiz ez zanpatua, edo ze garrantzitsua den kohesioa!!!!!

NOLA LOTU IDEIAK.
Testuaren egitura kontuan hartuta, hemen dituzue, kohesioa ematen laguntzen dituzten zenbait botoiren azalpena, beti ere, testuaren barruan duten funtzioaren arabera.


Hasierako parrafoak
Abiapuntua adierazteko
Hasi baino lehen, hasteko , lehenengo eta behin
Gaia identifikatzeko
Argi utzi dezagun
Gaiaren muinera joateko
Batez ere, funtsean

Erdiko parrafoak
Adierazitako ideiak argitzeko nolabaiteko insistentzia markatuta, batzuetan ideia bera errepikatzeko baina beste hitz batzuk erabilita, birformulatzeko, alegia.
Honela bada, bestela esanda, hau da, hots,
Adierazitako ideia bati zertxobait gehitzen diote, sakontasuna emate aldera.
Gainera, halaber, orobat, honez gain, are
Adibideen bidez argumentua frogatzeko eta argitzeko
Adibidez, ikus dezagun, ohar gaitezen
Ideia bati zer edo zer kontrajartzeko, ideiak non egiten duen kale erakusten digu, edo ideia horren kontra eman daitezkeen desadostasunen berri ematen digute
Hala ere, ordea, aitzitik, non eta,
Argumentazioan berdintasunak eta ezberdintasunak baliatzeko
Era berean, modu berean
Arrazoiak emateko
Bada, zeren eta, izan ere
Argumentazioan adierazitakoaren ondorioa
Beraz, hortaz, hortik , honela bada, honenbestez...
Eremu ezberdinetan sortzen den probabilitatea adierazteko
Bai…bai…, nahiz…nahiz…,
Korrespondentziak markatzeko
Alde batetik, bestetik … ez ezik… ez bakarrik …
Ideia biguntzeko
Nolabait, antza.

Azken parrafoa
Prozesu logiko baten ondorioz, laburtzen edo sintetizatzen dute adierazitakoa
Hitz gutxitan, labur bilduz, finean, azken batez.

No hay comentarios: