Zergatik lotu behar ditugu esaldiak?

Aste honetan oso eztabaidatuak diren galdera hauen inguruan arituko gara:
  • Esaldi guztiak lotu behar ditugu?
  • Zergatik ez dira esaldi batzuk lotzen eta beste batzuk bai? Zeren arabera lotu behar ditugu esaldiak?
  • Askotan loturak falta zaizkidala esan didate, baina nola jakin lotura hori beharrezkoa den ala ez?
  • Noiz edonoiz testu antolatzailea terminoa entzun/irakurri dut. Zer da testu antolatzaile bat? Zer ezberdintasun dago testu antolatzaile eta lotura baten artean?
  • Alborakuntza, zer demontre da hau?
  • Eta koherentzia?

Honetaz eta beste askotaz jardungo dugu. Abiapuntu asko izango ditugu ondorioetara heltzeko, baina hona hemen bat:

(Eskolako umeak gara, eta atzo 12:00 aldera gertatutako zerbait azaltzen ari gara. Gutako batek zera dio:)

Txirrinak jo zuen. Pasalekura atera ginen. Oihuka hasi nintzen.

Loturarik gabeko hiru esaldi.Testua ulertzen da? Ondo daude, bai / ez? zergatik bai/ez? Esaldiak lotu behar ditugu? Hirurak?

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik uste dut, zatiak lotzeko joera dugula gizakiok gure kognizioan egitura ezagun bat lortu arte, bestela zentzugabetzat jotzen dugu . Gestalt izeneko korronte psikologikoak hala baieztatu zuen behintzat. Normalean, irudi bat bukatu gabe ikusten badugu, gizakiok osatzeko joera dugu.
Informazioa jasotzen dugunean berdin egiten dugu. Informazio zatiak lotzen ditugu, idazleak egin ez badu ere, hari lojiko bat osatzeko.
BAina uste dut, psikolinguistek ere oraindik ez dakitela zelan funtzionatzen duen honek, existitzen duela antzeman arren.
Ezer badakizue honetaz?

Anónimo dijo...

TEstu antolatzaileek , izenak dioen legez, testua antolatzen dute, hau da, zatien ordenamenduarekin daude erlazionatuta, "lehenengo eta behin, bigarrenez... " , gehiago daude...
Loturek, zati bat lotzen dute beste zati batekin, errepikapenak alboratzeko, garatu gabeko ideia batekin segitzeko, ideia berri bat aurkezteko....