KOHESIO ETA KOHERENTZIA LANTZEN

Irakurri testua eta ea zer moduz moldatzen zaren!
Zenbait esaldi atera ditugu testutik eta txertatu egin behar dituzu. Gogoratu hiru esaldik ez diotela testuaren hari logikoari jarraitzen. Ea asmatzen duzun!

SIESTA

Bazkalondoko lokuluxka euskaraz. Niretzat asmatu den gauzarik estimagarrienetakoa.
Siestazale amorratua naiz eta siestaren onuraz nahi nituzke egin hitz apurren batzuk .........................1.....................................
Era askotako siestak dira. Jarri besaulkian telebista aurrean eta bost-hamar minutuko kuluxkada bat. Gaztelaniaz pobreek "quedarse dormido" eta aberatsek "quedarse traspuesto" deitzen duten hori. Bestea, ordu erdi edo hiru ordu laurdenez besaulkian baita ere egiten den lo saioa da. Lehenengo tipoaren bariantea da azken batean. Beste siesta mota bat, ........................2........................, ordu eta erdi edo ordu pare bat lo egiteko. Azken hau da niri gustatzen zaidana.
Baina azken siesta klase honetan ere bi kontzepzio guztiz kontrajarri bereiz daitezke: batzuek, bezperako parrandaren edo goizegi esnatuaren premiak eraginda egiten dute siesta serio hau. Beste batzuek aldiz, ................................3...................., printzipioz.
Bigarren hauetakoa naiz. Siesta egunean zehar behar beharrezkoa den etena bilakatzen da, .....................4................... Goizean lanean jardun eta iluntzean berriz jardun ahal izateko, tartea behar du kristauak. Ez dut sinisten etenik gabe gauza txukunik egin daitekeenik. Nik behintzat ezin dut. Behar dut, altoa egin, utzi dena, denaz ahaztu, .............................5...............................
Napoleoni ikasi nion. Norbaitek pentsatuko du Napoleon izeneko katuren bat izan dudala inoiz, sutondoko lotia. Ez ba. ................6................ Hark gauez lau bat ordu baino ez omen zuen egiten lo. Hori bai, egunean zehar lo kuluxkak egiten omen zituen, batik bat arazo zailen aurrean burua argitzeko premia zuenean. Gizarajoak Waterloo-ko egunean ez omen zuen siesta egiteko egokierarik izan......................7....................
Patricia Highsmith idazle iparramerikarrak ere zera dio: idazten ari dela iristen dela ....................8.................. Orduan siesta bezalakorik ez dela. Sartzen dela ohean korapiloa nola askatu asmatu ezinik eta jaikitzean, aparteko ahaleginik egin gabe jakiten duela arazoa nolatsu konpondu.
...................9............, presakako gizarte honetatik babesteko geratzen zaigun lasaigune bakarretakoa da. Burukominez, mingaina espartzua bezain lodi edo gorputz-aldarte txarrez esnatzen omen da asko siestatik eta horregatik egiten diote uko aidanez ohitura osasungarri honi. .........................10.....................


Jarraian testutik ateratako zenbait esaldi dauzkazu desordenatuta. Zein lekutan txertatuko zenituzke? Adierazi dagokion zenbakiaren bidez. Gogoratu gainera hiru esaldi inkoherente daudela, hau da, testuaren hari logikoari jarraitzen ez dizkiotenak. Aurki itzazu.


Zorionekoak!
Izan ere irabazi egin zuen borroka.
Garestia suertatu zitzaion ordaina.
... bazkaria bera bezain erreferentzi puntu garrantzitsua.
Besteaz, ari naiz, autentikoaz, enperadore entzutetsuaz.
... besaulkiari muzin egin eta pijama eta guzti ohean sartzean datza.
Siesta beraz,...
... ez aurrera ez atzerako une larrietara.
... ohituraren ohituraz, inongo aitzakiari atxiki gabe,...
... maindirepean sartu neure gogoetekin eta hantxe egon pixka batean.
Siesta hala ere,...
... bazkalondoko ordu goxo horiek lagundu didatenaren ordain gisa.
Errukarriak dira!

No hay comentarios: