Euskal Jakintza

Seguruenik blog honetan sartzen zareten askok ez duzue euskal jakintza zer den jakingo. Azaltzen erraza ez da baina. Kontua da (horrela entzun bainion partaideetako bat den Maite Goñiri ) beren ikasleak motibatu nahian, teknologia berriak ikasgeletan sartzea erabaki zutela lan egiteko modu honek erronka berriak eta motibazio berriak ekarriko zituelakoan.
Eta horrela izan da. Azken urteotan ikastola honen lana jarraitu dugunok miresmena baino ez dugu, irakasle talde honek eta ikasle mordo honek zer lan bikaina egiten ari diren.
Aipamen hau ezinbestekoa iruditu zaigu, talde honek denon eskura jarri dituen hainbat eta hainbat ariketa erabiliko ditugulako.
Honenbestez, Euskal Jakintzakideoi, eskerrik asko egindako lan eskergarengatik.
Ikusi nahi baduzu bere gune (bloga) sakatu hemen.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Mila esker aipamenagatik eta ongi etorri euskaljakintzara! :-)

Anónimo dijo...

Mila esker zuri, maite, elkar lanean euskara aurrera aterako dugu!!!

Leia