Zer ote da koherentzia?

Aste honetan koherentzia zer den aztertzen ibiliko gara. Ariketa asko egingo ditugu eta nagusiki ariketa hauek guztiek hurrengo puntu hauek argitzen lagunduko digute:
  • Zer da koherentzia?
  • Zergatik izan behar dugu koherenteak?
  • Eta koherenteak ez bagara zer?
  • Hain garrantzitsua da kontu hau?
  • Zergatik izaten gara inkoherenteak?
  • Zer egin koherentzian kale ez egiteko?
  • ...
Honi buruz eta beste gauza askori buruz hitz egiten ibiliko dira zure taldean aste osoan zehar.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Lehenengo galderari dagokionez, ez nuke jakingo definitzen, zaila baita definitzen, baina tira nire ustez, koherentea da hari logiko bati jarraitzen dion testua ala hitzaldia.
Nik uste dut oso kontuan hartu behar dugun zerbait dela. Bestela, zer ulertuko du irakurleak ala entzuleak esaten dugun hori koherentea ez bada?
Garrantzitsua den ala ez, ez dut dudarik garrantzitsua da oso.

Anónimo dijo...

Planteatu diren galdera hauek oso zailak dira. Aste bat pasatu dugu klasean, eta nire impresioa da historia hau oso konplejoa dela. Momentuz "a la espectativa" (nola esaten da hau euskaraz?) nago, baina uste dut hau dela bidea, behintzat pasaden urtean metodo honekin ibili ziren ikasleak horrela esan didate.

Anónimo dijo...

kaixo, espectativa esaten ez badakizu , saiatu kontzeptua definitzen. Nik ikusmin, jakin min, zain, adi-adi, edo kontzeptu honek ematen dizun aukera baloratzen zaudela esango nuen.

Bestalde ez da hain konplexua, praktika kontu apur bat. Begira, testu bat irakurri ostean denok berriro antolatzen dugu buruan irakurritakoa. Hau egin ahal baduzu, nolabaiteko koherentzia dagoela esan genezake.

Irakasle 2