Koherentea al da hurrengo testu hau?

Has zaitez lanean. Jarraian 3. mailako ikasle batek idatzitako testu bat irakurri ahal izango duzu. Testua koherentea den ala ez erabaki behar duzu. Koherentea ez dela erabakitzen baduzu, arrazoitu beharko duzu. Trankil egon, ez da hain zaila izango . Eskolan irakasleak lagunduko dizu, ezin bazara joan eskolari galdetu irakasleari zertan geratu den kontua.


ARGAL EGOTEA = ARRAKASTA?

Larunbata, goizeko hirurak ziren eta ni artean loak hartu ezinean nenbilen. Egia aitortzera, oso egun kaskarra izan nuen, lanean kontuak ez baitoazkit nik nahiko nukeen bezain ondo. Beste buelta bat ohean, baina alferrik. Arraro egin zitzaidan, ez bainaiz ni ohean bueltaka ibiltzen direnetakoa, baina egun honetan, nonbait, hala suertatu zitzaidan. Azkenean , altxatzea erabaki nuen, izan ere, telebista ikusten loak hartuko ninduelakoan nengoen. Telebista piztu nuen eta “zaping”-a egiten hasi nintzen. Zorioneko teletiendako iragarkiak! pentsatu nuen nire artean. Lotsagarria iruditu zitzaidan ordu hauetan teletienda baino ez egotea. Hori dela eta, ez zait batere arraro egiten, telebistaren nondik-norakoak aztertzen direnean, programagileak kritikatzea, izan ere, uste baitut ordu hauetan bestelako programak ere (kulturalagoak alegia) eman ahalko lituzketela. Kontua da telebista piztu nuela eta han ikusi nuela argaltzeko krema magiko bat, izugarrizko makina bat ariketa fisikoa egiteko, pilulak gosea kentzeko…etab . Hau ikustean konturatu nintzen iragarki guztiak emakumeei zuzenduta zeudela, eta diot nik: ez da izango hedabideek zerbait berezia nahi dutela? (eta hemen ez nago hitz egiten materiala den zerbaiti buruz, baizik eta askoz ere mugagabeagoa den gauza bati buruz) hots, hedabideek gu geu argal egotera bultzatzen gaituzte eta bizitza honetan arrakasta lortzeko argal egotea nahitaezkoa dela pentsarazi digute. Benetan, lotsagarria. Arrazoi asko aipa nitzake horrela pentsatzeko baina hona hemen , nire ustez argienak:

Lehenengo eta behin aipatzeko modukoak dira aldizkariek eta nutrizionistek gomendatzen dituzten dietak sor ditzakeen aldeak.(???). Beno, zehatz dezadan, batez ere, uda heltzearekin batera kiosko guztietan aurki ditzakegu hamaika aldizkari honako hau esaten dutenak: “10 kilo galdu aste bakar batean. Egunero zainzuriak janez gero, lor daiteke!”. Gero, nutrizionistarenera joatean denetarik ( hiru pieza fruta, barazkiak, arraina, etab) jan behar dugula esan ohi digu. Alegia, hedabideetan agertzen diren dietak, normalean, arriskutsu baino arriskutsuagoak dira, ez baitiogu gorputzari behar duena ematen. Cosmopolitan, eskerrik asko, gure osasuna arriskuan jartzeagatik!!.

Jakina, hau ez dute egiten benetan interesatzen zaielako gu osasuntsu egotea, baizik eta udan aldizkariak saltzea nekezagoa delako, eta beraz jendearen arreta erakartzeko bide egokia ikusten dutelako.

Era beran, teleberriak ikustea baino ez dago argaltzeko obsesioa gero eta zabalduago dagoela konturatzeko. Adibide esanguratsua AEBn n gertatu dena da. Han, azken hilabeteotan bi neska hil dira anorexiak jota, hau da, beren burua lodi ikusten baitzuten. Batak modeloa izan nahi zuenez, berrogei kilo pisatzera heldu zen. Besteak, kilo batzuk soberan zeukanez eskolan irainak, zein jipoiak pairatu behar izaten zituen , horren ondorioz , jateari uztea erabaki zuen, heriotza aurkitu arte.

Neure buruari galdetzen diot nola demontre ikusi ahal duen pertsona batek bere burua eder 40 kilo izanda. Jakina honek historian zehar egondako estetika ereduekin lotura estua du, zeren eta garai batean edertzat jo zitekeena beste garai batean itsusitzat hartu ahal den. Eredu estetikoak etengabe aldatzen dira, eta horren aurrean ezin dugu ezer egin.

Arestian aipatu dudan bezala , azkenean bizitzan zoriontsuak eta lanean arrakasta lortu nahian edozer erosteko gauza gara. Gizartean onartuta gaudela sentitu nahi dugu. Hori dela eta, ehun euroko pilula ez ezik, logelan sartu ezin den ariketa fisikoa egiteko makina ere erostera hel gaitezke. Hots, zoriontsua izatearren, edozer kaka erostera bultzatzen gaituzte hedabideek.

Garai batean gure amak kirola egin nahi izan zuen. Gimnasio batean eman zuen izena. Arropa erosi eta 5 aste beranduago gehiago ez joatea erabaki zuen. Hau jende askori gertatzen zaiolakoan nago. Are gehiago, esango nuke gimnasioak fenomeno horretaz baliatzen direla, urtean zeharko “klientela egiteko”.

Horrenbestez, esandako guztiarekin batera argi dago hedabideak gure bizitzaren hariak mugitzen saiatzen direla, ez utzi, hari horiek apurtu eta ez ahaztu argaltzeko formula magikorik ez dela existitzen.

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Lehengo eta behin esan behar da , gu , ikasleok, ez gara jantzita gai honetaz,larru gorritan baizik.Argi eta garbi geratu da astean zehar.Nahiz eta guk ideia asko proposatu ditugu azalpen gisa , irakasleak gure komentario 180 gradu buelta eman digu eta gezurra iruditu den arren, lehen aldekoa zegoena orain kontrakoa bilakatu da.

irakasleak hausnarrarazten badigu lortu du , behintzat nire kasuan.Orain arte eduki ditudan irakasleek beti esan zidaten nik koherentzia eza idazten nuela, eta nik buru-gogorra nintzenez esaten nion nere buruari, ezetz.Haiek oker zeudelakoan nengoen.

Zintzo banaiz ,eta orain izango naiz , esan behar dut , ozenki , Nik ez daukat "puta ideiarik ez " zer demontre den koherentzia ,dakidanean,euskera idazkiak hobetuko dira eta gizateriak zerbait lortu izan du.

Koherente izan naiz?
Zer uste duzu ?

Anima zaitezte eta utz itzazu zure ekarpenak .

Ohartxo: komunikatzeko modu oso interesgarria dela uste dut

E.

Anónimo dijo...

Bueno ni oso pertsona inkoherentea naizenez,agian , ez dut koherentziaz idatziko, jajajajaja txantxa da. Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun esaldi honekin: " lehen aldekoa zegoena orain kontrakoa bilakatu da".
Ondo segi!
Nik ere komunikatzeko era aparta deritzot honi.

Anónimo dijo...

Jantzita ez bazaude, nola ulertzen dizute hitz egiten duzunean?. Jakin badakigu , kontzientzia pixkat hartzean datza asuntua.
Idaztea nekeza da, baina lor daiteke, dena ikas daiteke eta.

Anónimo dijo...

Lehenengoz ,mila ezker erantzun didatenei.Lehenengoari esan behar diot esaldi honekin"lehen aldekoa zegoena orain kontrakoa bilakatu da" eta azalpenak entzun ondoren bultzatu gaitu pentsatzera eta lehen argi geneuzkana agian ez zela erabilaren formarik onena.

Bigarrenari , bai badakit den dena ikas daitekeela.baina erronka hor dago eta ikusiko dugu ea lortuko dugun.......

Fernando

Anónimo dijo...

horretarako da hau, denon esperientziak konpartitzeko. Berdin zuri, mila esker, niri erantzuteagatik.
Orain ulertzen dut esan nahi zenuena, Fernando. Lehen tesia zeneukan eta orain antitesia, laster sintesia. Ez etsi!!! eutsi!!!

Printzesa Leia

Anónimo dijo...

bide batez..., ze luzea testua ezta?? Testuaren luzea!! Ni ikuste hutsak zorabiatzen nau, ez nau eroso sentiarazten. Aurkezteko moduaz ere zertxobait esan beharko genuke ezta?.

Sarrera ez da luzeegia?... Eta hainbeste datu , harira datoz?...

Anónimo dijo...

Nik uste dut batzuetan ez daukagula argi zer esan nahi dugun edo nola esan eta orduan edozer idatz dezakegu. Azken finean hori ere gertatzen zaigu bizitzan, gauzak argi ez dauzkagunean. Koherentea izateko, lehenengo minutu batzuk pentzatzeari eman behar dizkiogulakoan nago. Koherentea izateak zaila izaten jarraituko du, baina behintzat saiatuko gara, ezta?