Iritzia: oinarrizkoak

Aste honetan iritzi artikuluaren ingurukoekin hasiko gara. Iritzi artikuluekin hasi aurretik, ordea, aurreko asteetan ikasitakoa biltzen duen ariketa bat egingo dugu. Zuetariko baten baimenarekin, berak egindako idazkia aztertuko dugu:
zeintzuk akats izan dituen aztertuko dugu, baina hori baino garrantzitsuagoa dena zergatik egin dituen akats horiek, eta zer egin behar duen akats horiek berriro ere ez egiteko. Aurreko asteetan landutakoak kontuan hartu ezean, zer gerta daitekeen aztertuko dugu.

Besteak beste hurrengo puntuak jorratuko ditugu:
  • Zer da iritzi bat?
  • Zer helburu du iritziak?
  • Objetibotasuna eta subjetibotasuna
  • Artikuluaren tesia
  • Tesis motak
  • Iritzi artikuluaren egituraren oinarrizkoak: Tesia artikuluaren erdigunea.

Puntu hauei esker, iritzi artikuluaren ezaugarri nagusiak ezagutuko ditugu, alegia, jakingo dugu objetibotasunak eta subjetibotasunak ez duela zer ikusirik iritziarekin, tesia dela testuan zehar defendatuko dugun ideia nagusia, garapena tesiaren mesedetan egiten dugula... Hau guztia idazmenerako, baina baita mintzamenerako ere (batez ere gai bat garatu behar duzunean) egingo dugu.

Iritzi artikuluak lantzeko artikulu asko erabiliko ditugu eta hurrengo honekin hasiko gara.
Emakume nekazarien eguna.

Bestalde aurreko mailetan ikusi dituzun edukiak birpasatzeko, berridazketa batzuk (berridazketak 11 I eta berridazketak 11 II) egingo ditugu. Sinonimoak ere birpasatuko ditugu.

Bestalde kontuan hartu 3. mailan bazaude, aste honetarako ATARIKO PROBA 3 egin behar duzula. hemen duzu entzumena (etxean egin nahi baduzu) eta hemen erantzunak (gero eskolan dauzkazun dudak argituko zaizkizu)

No hay comentarios: